PROIEKTU KOMUNITARIOA: INMIGRAZIOA

2024_02_26

 3. DBHko proiektu komunitarioko ikasgaian orain arte inmigrazioaren gaia lantzen aritu gara. Amets Arzallusen “Miñan” liburua irakurri dugu eta  taldean komentatu eta landu. Horrez gain, gaiarekin lotutako hainbat dokumental ikusi ditugu, hala nola, “Aita Mari” itsasontzairen ingurukoa eta baita inmigrazioaren inguruko beste batzuk ere.

Gairekin lotuta bi hitzaldi izan ditugu, etorkin baten bizipenak eta “Aita Mari” itsasontzik  partaidearen azalpenak.

 Ibrahima Sarr (ibu):

2024ko otsailaren 19an  Ibrahima Sar (ibu) etorri zen DBH3. mailako ikasleei bere esperientzia azaltzera. Afrikatik (Senegaletik) Europarako bere bidaia luzea zehatz-mehatz kontatu zigun eta berak nola bizi izan zuen ere bai. Ondoren zer egin zuen Espainara heldu zenean ere azaldu zigun eta gaur egun nola bizi den. Paperak lortu ahal izateko egin behar izan dituen ikastaroak ere aipatu zizkigun.

Gure ustez ekintza hauek oso ondo daude jendea kontzientziatzeko eta ohartzeko pertsona hauek nola bizi diren. Bidaia luze eta latz hori jasan duen pertsona bat aurrean izatea eta bere kontakizuna entzutea, benetan hunkigarria izan zen.
Gustatuko litzaiguke berriro ere etorriko balitz.


Aita Mari (Izaskun)

2024ko otsailaren 20an Aita Mari, salbamenduko itsasontziko erizaina den Izaskun etorri zen, DBH3ko ikasleei bertan egiten duen lana azaltzera. Aipatu zigun nola erreskatatzen duen Itsasoan  Afrikatik  pateretan datorren  jendea eta zein laguntza eskaintzen dieten. Nola bizi izan duten egindako hainbat erreskate ere kontatu zigun eta baita errefuxiatu kanpamentuetan (Grezian batez ere) bizi duten egoera.
Gero,  portu batera joateko baimena jasotzen dutenean (askotan egunak egon behar izaten dute horren zain) Europara eramaten dituzte bizi berri baten bila has daitezen.
Gure ustez ekintza hauek oso ondo daude, erreskate hauek nolakoak izaten diren ikus dezakegulako eta bertan gertatu ahal diren arazoaen berri ere jakiteko aukera daukagulako.

DBH 3 mailako ikasleak

 

LH3 erakusketa

2024_02_06

Azken hilabete honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak historiaren etapa desberdinak lantzen aritu dira. Proiektua amaitutzat emateko maketa zoragarriak egin dizkigute, Scratch eta Makey-makey tresnari esker bizia eman diete. Ikasleek erakusketa interaktibo bat sortu dute, blokeka programatuta. Bertan, maketa sortzeko erabilitako azalpenak eta zirriborroak entzun daitezke.

Euskararen hitzaldia

2024_01_26

Gu 5. mailako bi ikasle gara. 4.mailakoei euskarari buruzko hitzaldi bat aurkeztu diegu. Esperientzia polita izan da, ikusleen arreta oso intresgarria izan delako. Merezi izan du.

Izaro Bazaga Ruiz de Alegria
Ilia Melgizo Arregi

Gabonak LHn

2024_01_08

Abenduko azken egunean LH-ko ikasleek gabonei harrera egiteko egun berezia ospatu zuten. Goizean ikasle nagusienek txikienentzako tailerrak antolatu zituzten eta primeran pasa zuten. Hamaiketako berezia egin zuten ere txoripan goxoak dastatuz eta etxera joan aurretik gabon kantak abestu zituzten eskolako atarian. Olentzero eta Maridomingi ere geletatik pasa ziren oparitxo batzuk uztera inor ohartu gabe.

ARGAZKIAK IKUSI