Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Olerkien Maratoia, Patxi agertokian

2021_05_03

¿Qué es poesía?, dices, mientras clavas
en mi pupila tu pupila azul,
¡Qué es poesía! ¿Y tú me lo preguntas?
Poesía... eres tú.

Rima XXI de Bécquer.

 

Azoka Gasteizko Europako Jauregian

2021_05_03

Arabako Lanbide Heziketaren IV. Azoka 2021eko maiatzean egingo da, ikastetxeetako standekin. COVID19 delakoaren ondoriozko salbuespenezko inguruabarrak kontuan hartuta, aldez aurreko hitzordua sistema bat ezarri da, orduko gehieneko bisitariekin osasun arloko gomendioak betetzeko.


Informazio gehiagorako http://avanza.eus

Martxoak 8 - M8

2021_03_15

DBHko 4. mailako ikasleek osatutako Berdintasun Batzordeak feminismoarekin eta mikromatxismoarekin lotutako gaiak jorratu ditu DBHko 3. eta 4. mailetan.

RADIO VITORIA GAUR ACTUALIDAD

2021_03_04

Ikasbideko ikasleek historia ezagutzea eskatu dute, berriro gerta ez dadin

Josu Santamarina Memoria Gara-ren historialaria eta ikasle ohia Ikasbidea Ikastolan izan da 15 eta 16 urte bitarteko bigarren hezkuntzako ikasleei Zaramagan duela 45 urte gertatutakoa azaltzeko.
Ikasbideko bigarren hezkuntzako laugarren mailako neska-mutilak gehien harritu dituena bost hilketengatik inork ordaindu ez izana izan da. Horregatik, ondorioztatzen dute beharrezkoa dela historia ezagutzea, berriro gerta ez dadin.

Saio osoa entzuteko egin KLIK

JANARI BILKETA

2021_03_03

Ikasbideako Ikasle Autodefentsa Saretik (IKAS) eskerrak eman nahi dizkizuegu Elkartasun Biltegiarentzat burutu genuen janari bilketan zuen ekarpena egin zenuten ikasle, irakasle zein familia kideei. Izugarria izan da lortutako janari kopurua.

Mila esker!

SERGIO ARMENTIAK DIBERTSIFIKAZIOKO IKASLEAK BISITATU DITU

2021_03_02

Duela egun batzuk Sergioren bisita jaso genuen dibertsifikazioko ikasleok.
Sergio Armentia Lopez de Aretxabaleta Arkaia herrikoa da,  Ikasbidea IPI-n ikasi zuen DBH eta dibertsifikazioko taldean egin zituen 3. eta 4. maila. Bere esperientzia kontatu zigun, irakasleekin izandako harremana, ikasketekin izandako zailtasunak, dibertsifikazioko ikaslea izateagatik berarengan batzuek jarritako mugak eta espektatiba exkaxak, bere asmoak egia bihurtzeko egindako borroka…
Ikasbideako bere esperientzia eta gero Batxilergoa ikasi zuen Unamuno BHIn eta gaur egun besteak beste, Zuzenbidean graduatua da Deustuko Unibertsitatean, abokatutzako masterra ikasi du Madrilgo UCMn eta burtsa eta inbertsioetako masterra ere ikasten dabil.
Ederra izan zen bere bizipenak entzutea eta bere gomendioak jasotzea. Adibide bikaina da Sergiorena guretzat, buruan ditugun ametsak kosta ahala kosta aurrera eramateko indarra ematen diguna.

 

Eskerrik asko Sergio!!

Ikasbidea IPIko Dibertsifikazioko ikasleak

Agate Deuna LMH

2021_02_26

Otsailaren 4an, LMHkoak eskolako patioan "OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ" eta "SANTA AGEDA" abestiak kantatu genituen. Ondoren, festa dantza egiten bukatu genuen.

 

Inauteriak Lehen Hezkuntzan

2021_02_24

Aurten ikasturte berezia izan arren ihauteriak ospatzea lortu dugu. 
Egunean zehar botatako zaparradei aurre egin eta euritan dantzatu dugu!
Eskerrik asko denori jaialdia antolatu eta bertan parte hartzeagatik!

Amerikako Ikuskizuna LMH 4

2021_02_03

LMHko 4. mailako ikasleak Amerikara joan gara eta bertako tribu ezberdinak ezagutu ditugu. Hemen daukazue gure bidaiaren oroitzapena.

 

AZKENIK ESTIBALIZ!!

2021_01_25

IKASTOLAko DBH-1ko ERLIJIO ikastaldea, ilusioz zein ausardiaz beterik, hilak 21, joan den ostegunean, ALEGRÍA-DULANTZIraino trenaz joan ginen gure etxera txiringaz itzuli egin ginelarik

Euriaren begiruneaz tenperatura hotzak eta haizeak gehiago animatu gintuzte gure erronka betetzeko: IZAN ELKARREKIN ONGI IGAROZ NOLA IKASIZ.

Hiru gurasoen laguntza izan genuen (furgoneta-laguntzailea: BELÉN eta erratza eramanez: ALFONSO eta JUANJO), baita ANDER, Historiako irakaslea ere Erlijioko Abettorekin batera.

Naturaz blai, gailur elurtuei begira, mirespen eta begirunezko uneak honakoekin partekatu genituen: EMILIANO, Estibalizeko beneditar lekaidea, MANU “diakonoa” eta ANE harrerazko senar-emazteak (16 seme-alabak), OSCAR “Estibalizeko «menas»en psikologoa” eta ESTI Andoilu herriko adingutxiko neskeentzako “GaztaroanEkin-ekohezitzailea”. Halaber, CARLOS “erizaina” y BEA, Arkaia herriko senar-emazteak «etxe irekian» eta Salburua auzoko «BerriOna-ko JESÚS “apaiza”,  SILVIA eta LOURDES “laguntzaile”ekin batera.

Nahiz eta bi taldeetan banandurik, Covid-19ren «bapateko» bisita izanda, ganbara bat aldatu behar izana, baita balaztak bi aldiz konpondu ere edota lorzoruan eserita izan arren  IRRIFARRA izan da gure ikurra. Ez, ez genituen ebakuntza jasandakoak edota etorri ez ziren ikaskideak ahaztu.

“Irteerazko topaketa” hau egia bilakatu egin duzuen guztioi: bihotz-bihotzetik ESKERRIK ASKO!

 

ARGAZKI GEHIAGO IKUSI