Poesia Ikasbidean
2022_05_09
Udaberri honetan Ikasbidea poesiaz bete dugu bi ekintza hauekin:
Alde batetik, maiatzak 31 Poesiaren Maratoia burutu genuen aretoan 2.Batxiko ikasleekin. Ikasle guztiek poema bat errezitatu zuten, eta irakasle askok ere parte hartu zuten hizkuntza desberdinetan. Gainera, ikasle batzuek beste emanaldi batzuk aurkeztu zituzten (kantak, Aurresku bat, kontzertuak, etab.). Aurten ere Juan de la Cruz Ramos, idazlea eta EHUko irakaslea, gurekin egon zen hitzaldi bat emateko, oraingoan Lorcari buruz. Ikasbideako poesiaren blogean material guztia badaukazue, eta aurten podcast bat prestatu dugu parte-hartze guztiekin.
Bestetik, apirilak 27 Poetak maiatzean jaialdiaren lehenengo ekintza gure aretoan burutu zen. Horretarako, Elisa Rueda, jaialdiaren zuzendaria, idazlea, aktorea, eta irakaslea, ikastetxera etorri zen poesiari buruzko hitzaldi bat ematera. Lehenago, gure DBH2ko ikasleek poesiaren tailer bat burutu zuten geletan, eta olerkien lehiaketa batean parte hartu zuten. Elisa Ruedak eta gure Sangitak, Ikasbideako Batxilergoko ikaslea, irabazleak aukeratu zituzten, eta Elisaren hitzaldia bukatu ondoren sari banaketa izan zen.
Ekintza hauen informazio eta material guztia erabilgarri badago esteka honetan:
https://sites.google.com/ikasbidea.net/poesia-ikasbidean/nagusia
Hontza Extrem DBH 1
2022_05_06
Joan den apirilaren 27an, Otxandioko Hontza Extrem abentura parkean izan ginen DBH 1eko EUSKARA IKASGELAN lehiaketan garaile atera ginen aurreneko 17 kideak. Eguraldia oso ona izan ez bazen ere, gustura aritu ginen zuhaitzez zuhaitz barrenean zirrara sentituz.
Prudentzio Deunaren Erretreta 2022
2022_05_04
Tuntunarekin turuten doinua Arabatarrok | TUNTUNA ETA ARABAR DENEK |
Suena el tun, tun Los alaveses, |
Portillako Gaztelua
13_04_2022
Pasa den ostiralean (apirilak 8), Frantseseko ikasleek txango bat izan zuten Portillako gazteluan. Gazteluraino igotzeaz gain, azalpenak jaso zituzten frantsesean zein euskaraz lekua eta bere ondareari buruz. Hemen txango horren argazki batzuk badauzkazue.
Korrika 22. Ikasbidea Ikastola. HITZEKIN
2022_04_04
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi. Elurrak ahaztuko ez dugun Korrika oparitu zigun.
Lehen sorospenak DBH4
2022_03_31
Aste honetan Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleen bisita jaso dugu. Aukera aprobetxatuz, 4.DBHko ikasleei Lehen Sorospenei buruzko ikastaro bat eskaini diete eta goiz zoragarri bat pasatu dugu elkarrekin.
Ibon Martin
2022-03-23
Gaur Ibon Martin idazlearekin egoteko aukera izan dugu ikastolan. Onin liburuen idazlea da eta etxetik ekarritako liburu guztiak sinatu dizkigu. Mila abentura kontatu dizkigu, zaletasunak, bere libururik gustokoena zein den eta argitartzeko dauden liburuen berri ere eman digu.
Altxorra bilatzeko jolas bat egin dugu eta azkenean denok altxorrarekin irten gara hitzalditik.
Eskerrik asko Ibon!
DBH4, Orientazioak
2022_03_15
Ohar honen bidez, antolatu dugun bilera informatibora gonbitea luzatzen dizuegu. Egoera dela eta familia bakoitzeko kide bat etor daiteke.
Gaia: “DBH 4.mailako ikasleak: 2022-23 ikasturterako orientazioak”
NOIZ : MARTXOAK 21
ORDUA: 17:30etan euskaraz - 18:30etan gaztelaniaz
NON: Areto Nagusian
Zuen partaidetza izango dugulakoan agurtzen zaituztegu.
Inauteriak 2022
2022_03_11
Aurten Euskal Herriko inauteriak ospatu ditugu Ikasbidean, gure artean Atorrak, Marquitos, Zakuzaharrak, Miel Otxin eta beste hainbat pertsonaia dantzan ibili dira.
Azokak
2022_03_08
Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?
Ez galdu esteka hauek: