Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

ELKAR DENDA

 

 

 

Material didaktikoei eta curriculuma

garatzeko baliabidei

LAGUNTZEKO PROGRAMA

 

 

Artiumen filosofatzen

2023_03_23

Aurreko ostiralean, martxoak 17, DBH 4. mailako Filosofiako ikasleok ARTIUM museora egin genuen irteera. Bisita berezia izan zen; izan ere, bertan ikusgai dauden arte garaikidearen obra ezberdinen bitartez, hainbat eztabaida filosofiko izan genituen. Askotariko gaiak azaleratu zizkigun Alicek, museoko gidak: egiaren auzia, estetika, kanona eta honekiko kritikak, feminismoa... Gustora ibili ginen bertan eta bitxikeria gehiago ezagutzeko gogoekin geratu ginen!

Badaiotz sokatira taldekoak LH3-ko ikasleekin

2023_02_17

Aurreko astean Badaiotz soka-tira taldeko bi kide, Ane eta Eneritz, herri kirolen inguruan gauza asko erakutsi ziguten. Herri kirol asko egin genituen: Lokots bilketa, txingak, saku lasterketa, ingudea, harri jasoketa, giza proba eta soka-tira. Lehen hezkuntzako 3.mailakoak oso gustura parte hartu zuten eta asko ikasi zuten.

IKUSI BIDEOA

Ezagutu Araban izandako eta dagoen altxorra!

2023_02_21

DBH-2-ko ikastetxe guztietako ikasleak (Ikasbidea, Mendebaldea, Murgia eta Ekialdea) Kexaa herriko “AYALA”tarren gaztelu-dorrean hasi ginen Hipolito dominiko jakintsuaren eskutik. Jarraian Artziniega herriko bizitza konsagratuko lekaime jator-jatorrekin farra eta gabon-kantuak elkarbanatu genituen euren aparteko erroskilak ahaztu gabe. Ondoren, Museo etnografikoa ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Eta natur-parkean elkarrekin bazkaldu aurretik Gure Arteko Amaren basilikan izan ginen Benjamin mixiolariaren laguntzarekin, erretauloa zein hormairudia aurkituz gure begi zabal-zabalekin. Ahaztuezina ikasitakoa eta irrikitan berriro elkarrekin egoteko.

”Baloratu poza eta adiskidetasuna barrura zein kanpora begira!"

Ezagutu txirringaz baliatuz ondoan dauzkagun aparteko lekuak zein pertsonak ere!

2023_02_15

DBH-1.kook hiriko trena hartuta Dulantzitik hasi ginen Aiala eta Arriarango baselizak Rubenekin ezagutzeko. Gurpilak ongi puztuta Estibalizen Manu diakonoari esker txokolatea eta Andra Mariaren eneaz gozatu genuen. Andoiluko zentrotik pasata, Arkaiako “etxe irekia”ren ondoren bazkaldu genuen. Erromatar termetatik Salburuako Berri Ona gunean sartu ginen Jesús apaiza eta Lourdes irakaslerekin elkarbanatzeko bukatutako bidearen berria zein esne-edalontzia gozokiekin batera.

Ikas dezagun fidatzen guk-geuk ere elkarbanatzen ikasten dugun bezalaxe!

Gozatu taparra-taparra naturaz zein lagun berriekin izateaz

2023_2_13

DBHko 1.+2.kook Andra Mari Zuriaren aurrean hasita Armentiako basilikaraino joan ginen. Gometxan txoripana eta nutellazko ogitartekoak jan ondoren Arabako Subijanaraino joan ginen. Bertako “elefante filipinarra” ikusi ondoren mendi gora abaiatu ginen Zaballako gartzelari buruz hausnarketa egin ondoren. Trebiñoko lurraldetan sarturik malda behera eginda suitzar erromes gazte batekin elkartu ginen baita Okako Villabuenan elkarrekin bazkaldu ere. Argantzungo Pueblako eliz dotorean Erromatik ekarritako oparia jaso eta argazki zoragarria egin genuen datorrenean hortik aurrera jarraitzeko prest izanik.

Ikusi bideoa zein argazkiak ere https://donejakuebid.blogspot.com/

Izan gaitez beti bide berriari aurre egiteko prest!

Bideberria eta Ikasbidea elkarrekin!

2023_02_09

Urtarrilaren 13a egun berezia izan zen Ikasbideko 4. DBHko ikasleentzat. Bideberriako (Gasteizko Inoren Kargura ez dauden Adingabeen Zentroa) begiraleek eta gazteek bisitatu gintuzten. Aurretik gure ikasleek euskara ikasgaian Miñan liburua irakurri zuten eta hortaz, migrazio prozesuaren testigantza idatzia ezagutu zuten. Baina urtarrilaren 13an esperientzia gertuagokoa eta sakonagoa bizi izan zuten. Dinamika praktikoen bidez, jolas dibertigarrien bidez testigantza  gogor eta ausarten  bidez, eta etxean egindako bizkotxoen bidez, ikasleak eta Bideberriako gazteak gehiago hurbildu eta inpresioak, sentimenduak eta esperientziak gurutzatu ahal izan zituzten. Asmoa zen urrun diruditen baina Gasteizen elkarrekin bizi diren eta elkar aberastu dezaketen bi errealitate hauek elkar hurbiltzea. Horretan zerbait lagundu izana espero dugu eta gure ikasleen eta Bideberriko gazteen arteko topaketak errazteko aukerak jorrantzen jarraituko dugu! Eskerrik asko, Bideberriko lagunak!!!

IKUSI BIDEOA

Esgrima tailerrak LH 2. mailan

2023_2_3

Pasaden asteetan CEGA esgrima klubeko hiru kideak (Gorka, Aitor eta Beñat)  ikastolara etorri ziren, LH 2. mailakoak, esgrima gehiago ezagutzeko aukera izateko.
Lehiaketak nolakoak diren erakutsi ziguten, ezpata nola berotzen eta erabiltzen den eta benetazko materiala ikusteko eta frogatzeko aukera izan genuen. Oso gustura ibili ginen eta asko ikasi genuen. 

IKUSI BIDEOA

Ate irekiak

2023_01_10

 

 

 

 

 

 

 

Familia agurgarriak, aurten berriz ere ate irekien jardunaldia egitea erabaki dugu. Bi data hautatu dira; otsailaren 4a 11:00-etan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako eta urtarrilaren 28a goizeko 11:00-etan, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako. Matrikulazioaren inguruko informazioa emango da eta galdera eta zalantza guztiak argituko dira. Halaber, Duranako eraikinak eta ikasgelak ere ikusteko aukera egongo da. JARDUNALDI HONETARAKO TXANDA HAR DEZAKEZUE FORMULARIO HONEN BIDEZ. Otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan ikastolako bi urteko gelak ikusi ahal izango dira, ikasgelak Cándido Ruiz de Garibay ikastetxean daude, Zaramaga auzoan, Azazeta Mendatea kalea 6. Egun horretan eraikinaren bisita besterik ez da egingo eta ez da informaziorik emango.

 

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA BETE

Azken eskola eguna

2022_12_23

Abenduaren 23-a egun berezia izan da Ikasbidea Ikastolako HH eta LH-ko ikasleentzat. Urtero bezala euskal giroan murgilduta ekintza berezietaz gozatzeko aukera izan dute. 
Haur Hezkuntzako ikasleek Maridomingi eta Olentzeroren bisita jaso dute eta ondoren gaztain erre goxoak daztatzeko aukera izan dute.
Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailako ikasleek 3.2. eta 1go mailetako euren kideentzako tailer ezberdinak prestatu dituzte (aurpegi margoketa, eskulanak, dantzak, abestiak...). Ondoren tradiziozko txistorra ogitartekoa jan duten bitartean Maridomingi eta Olentzerok opariak geletan utzi dizkiete iñor konturatu gabe eta eguna amaitzeko gabon kantak abestu dituzte eskola atarian denok elkarrekin. 
Orain oporretaz disfrutatzea tokatzen da!!

IKUSI ARGAZKIAK

Olentzero eta Maridomingi Iturriberokoekin

2022_12_23

Urtero bezala abenduaren 18an Iturribero Mendi Taldean Olentzero eta Maridomingiren bisita jaso zuen. Lehenbizi Albertia mendira igo ziren mendizaleak eta bertan, gabon kantak abestu zituzten. Ondoren, eskolara jaitsi eta bertan Mari Domingi eta Olentzero agertu ziren eta haurrekin egoteko aukera izan zuten. Azkenik guztiontzako hamaiketako ederraz gozatu zuten.

IKUSI ARGAZKIAK