Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

ELKAR DENDA

 

 

 

Material didaktikoei eta curriculuma

garatzeko baliabidei

LAGUNTZEKO PROGRAMA

 

 

Ekintzaileak Arabako Teknologia Parkean

2022_12_02

Abenduaren 2an 4DBH-ko Ekonomia eta Enpresako ikasleak Miñaoko Parke teknologikoan egon ginen BIC Arabak antolatzen duen Ekintzailetzaren inguruko tailer batetan parte hartuz. Talde  dinamika ezberdinak eginez eta adituen hitzak entzunda, han ikasitakoak egunerokotasunean aplikatuz, aurrera egingo dugunaren zalantzarik ez dago.

ARGAZKIAK IKUSI

 

Euskaraldia Ikasbidea Ikastolan, abenduraren 2an

NOIZ: ABENDUAREN 2AN

Programa:

17:30-18:30 IRRIEN LAGUNAK (LH-KO ARETOAN)
Tiritatxo eta Martinber Tiritatxoren kontsultan sartzen dira.
Bapatean,Tiritatxoren mahai gainean gutun bat ikusten dute. Norena ote da?...
Abestiak, umorea eta partehartzea ez dira faltako!
Izen-ematea honako estekan: https://forms.gle/1vt7oH97fq1D1AVc8


17:30-18:30 EZ IEZAIOZU EUSKARARI SCAPE (LH2-LH6 bitarteko umeentzat)

Ikastolako polikiroldegian
Izen-ematea honako estekan: https://forms.gle/U1fADV1oqkerSaDi6


18:30ETATIK AURRERA (frontoian) aHOBIZI eta belarriprest TXOKOLATADA

19:00-20:30 POLIKIROLDEGIAN Musika Joxe Mendizalbalen ESKUTIK

Reutilizagune

2022_11_25

Reutilizagune ibiltariak Santa Barbara plaza eta Bastiturriko pergola bisitatuko ditu asteburu honetan jostailu eta liburuekin
Ikasbidea ikastolako ikasleak ekimenean inplikatu dira eta beren eskola-komunitatean bildu dituzten jostailuak banatuko dituzte ostiralean
Reutilizagune ibiltariak Santa Barbara plaza eta Bastiturriko pergola bisitatuko ditu asteburu honetan jostailu eta liburuekin. Ekimen honen bidez, Reutilizagune hiriko hainbat auzotara hurbildu nahi da, herritarrek utzitako objektuak doan jaso eta berrerabil ditzaten.

Santa Barbara plazan, ostiralean, 12:00etatik 20:00etara, Reutilizaguneren bertsio ibiltaria izango da. Oraingoan, biltegian dauden hainbat artikuluri bigarren bizitza bat ematen saiatuko dira: jostailuak, liburuak, etxeko artikulu txikiak, kirol-materiala… Oraingo honetan, Ikasbidea ikastolako ikasleen inplikazioa izango du Reutiliagunek, eta eskola-komunitatearen artean jaso dituzten jostailuak banatuko dituzte, bizitza berri bat emateko.

Bastiturriko pergolan izango da larunbatean Reutiliaguneren bilketa gunea. Oraingoan, gordailuko apaletan dauden liburuei bigarren bizitza bat ematen saiatuko dira. Ordutegia 09:00etatik 15:00etara izango da.

Unibertsitateen hitzaldiak Ikasbidean

2022_11_23

Azken bi aste hauetan Euskal Unibertsitate Publikoa (EHU) eta Mondragon Unibertsitatea (MU) gure ikastetxean egon dira. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak aukera izan dute hauek eskaini dituzten hitzaldietan parte hartzeko . Oso aukera ona izan da informazioa jasotzeko eta dituzten zalantzak eta galderak argitzeko. Oso balorazio positiboa izan da.

Unibertsoa LH5

2022_11_22

5. mailako ikasleok ingurunen Unibertsoa lantzen ari ginela eta, pentsatu genuen Plastikan gaiaren inguruko maketak egitea. Gure lana ikusi ahal izateko Lehen Hezkuntzako eraikineko sarreran erakusketa prestatu dugu. 

Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Beldurrezko mikroipuinen lehiaketa_Batx1

2022_11_21

Azaroak 16, asteazkena, mikroipuin lehiaketa bat ospatu zen ikastetxeko aretoan. 1go Batxilergoko ikasleek idazle moduan parte hartu zuten, eta LHMko 6.mailakoek epaimahai moduan. Ekintza hau prestatzeko eta koordinatzeko, Gazteko mintegiak eta LHMko 2.zikloko arduradunek parte hartu zuten. Gainera, Ernesto Olano idazleak hitzaldi interaktibo bat burutu zuen ikasleekin kreazio-prozesuari buruz. Irabazleak hauek izan ziren:

Lehenengo saria: Iker Rebanal, "Mamá".
Bigarren saria: June Estribera, "¿Un viaje demasiado corto o demasiado largo?"
Hirugarren saria: Igone Gutiérrez, "Al alcance de mi mano".

ARGAZKIAK IKUSI

SURF HASTAPENA OFE DBH1 eta DBH3

2022_11_18

Ba dator hotza! Ba dator negua! eta egun hauek atseginagoak egiteko hemen dituzue Irailean OFE-ko ikasleekin Debara egin genuen ekintza osagarriaren argazki eder batzuk. Debara joan ginen eta bertan Yako surf eskolako monitorren primeran hartu gintuzten.

BIDEOA IKUSI


EA EKAINEAN ERREPIKATZEN  DUGUN!

Kazetari-ikertzaile bihurtu dira egun batez batxiler 1.A.-ko ikasleak

Iragan den azaroaren 4an, batxilergo lehen mailako A taldeko ikasleak eskolatik kanpo joan ziren "Gatazkak" ikasgaiko klase orduetan prestatutako ikerketa eta horren emaitzak jakinaraztera eta ikerketa berria abiatzera. Alde batetik, gaur egun dauden informaziorako eta komunikaziorako teknologiek dituzten abantailak eta desabantailak ikertu eta horren emaitzak partekatzeko podkasta grabatu zuten Hala Bedi irratian. Hiperkonexioak osasun mentalean duen eragina, desinformazio teknikak, zibersegurtasuna edota eten digitalak pertsona-talde batzuetan duen eragin negatiboa izan zituzten hizpide. Bestetik, mugikorraren erabilera maila aztertzeko behaketa burutu zuten kalean. Datuak bildu ostean, horien interpretazioari ekin zioten eta hainbat izan ziren ikasleen arreta deitu zuten datuak. Besteak beste, kotxean mugikorra erabiltzen duen jende kopurua (kalean edo kotxean doazen pertsonen %33a mugikorra erabiltzen ari zen behaketa unean).  Egungo mundua ulertzeko eta hobetzen saiatzeko, ezinbestekoa delako gizartea ikertzeko teknikak erabiltzen ikastea eta horiei esker lortzen ditugun ezagutza berriak partekatzea.

 

ARGAZKIAK IKUSI

Word Press Photo DBH4

2022_11_03

Aurreko ostiralean, Urriak 28, DBH 4. mailako Filosofiako ikasleok Montehermoso Kulturunea bisitatu genuen. Bertan Word Press Photo erakundeak antolatutako kazetaritza-argazkilaritza erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Word Press Photo Herbeheretan sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta urtero kazetaritza arloko argazkien lehiaketa famatua antolatzen du. Lehiaketak dagoeneko 67 urte bete ditu eta Gasteizen iada 20 urtez eskaini dute erakusketa!

Bertan mundu mailako gatazka politiko eta sozial ezberdinen inguruan hausnartzeko leiho txiki bat ireki izan digu bisitak, Iparraldetik hegoaldera eta Errusiatik Amazonas erdialderaino. Kazetari ezberdinen proiektuak ezagutu izan ditugu goizean zehar: Indiako tigreen ehiza, herrialde indigenen behartutako kanporaketak eta bestelako erasoak, albiste faltsuei buruz egindako proiektu dokumentala, pertsona beltzen eskubideen aldeko aldarriak Estatu Batuetan, ikasleen matxinadak denboran eta munduan zehar, migratzaileen duintasuna aldarrikatzeko erretratuak… Polita izan da artea, kazetaritza eta hainbat eztabaida filosofiko uztartzen dituen proposamen honen parte izatea! Zuek ere erakusketa bisitatu nahi baduzue, azaroaren 13ra arte daukazue aukera aurtengo argazki irabazlea eta horren atzean dagoen istorioa ezagutzeko!