6. mailakoek galdutako objetuen postua antolatu zuten eskolako jaian

2024_06_12

Larunbat honetan 6. mailako ikasleek amaiera eman diote ikasturte osoan zehar komunitaterako proiektua izenakin ikasgaian aurrera eramandako egitasmoari. Euren helburuak jendeak galdutako arropak berreskuratzea, arroparen inguruan dugun erosgoseaz kontzientziatzea eta beharra duten kolektiboei laguntzea izan dira.

Proiektuaren azken ekintza eskolako jaiaren bitartez euren helburuak betetzea izan da. Hasteko, arropa euren jabeek  berreskuratu ahal izateko postu bat montatu zuten, gainera jendea kontzientziatzeko hainbat kartelekin atondu zuten eta azkenik, soberan geratu zen arropa honen beharra duen kolektibo batera bideratu zuten. 

Mila esker egindako lanagatik!!

Jakiunde

2024_06_11

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak  Ikasbideako DBH 4. mailako lau ikasleri Ziurtagiria eman zien pasa den ostiralean, Eusko Lege Biltzarrean Jakinmina programan parte hartzeagatik. Zorionak.

Kantuz blai 2024

2024_06_05

Aurtengo KANTUZ BLAIko sarreran, gure musikariek "Zurekin batera" abestiaren bertsio instrumentala oparitu digute, zoragarria. Eskerrik asko Izaro, Aroa eta Ilargi, musikari apartak zarete!

Voiceful Letters

2024_06_04

DBH 3. mailako ikasleek Voiceful Letters izeneko e-Twinning proiektu batean parte hartu dute, beste lau herrialdeetako (Turkia, Errumania, Italia eta Lituania) zortzi ikastetxeekin batera. Ikasleek gutunak trukatu dituzte eta bideoak grabatu dituzte ere Europako ikaskideekin partekatuz.

Proiektuaren helburu nagusia atzerriko hizkuntzaren erabilera sustatzea izan da. Aldi berean, hizkuntza aniztasuna eta Europako kultura ezberdinen ezagutza eta errespetua landu egin dute.

Sei hilabeteko proiketu honen ondorioz, munduari gutun esanguratsu bat idatzi zitzaion elkarrekin.

Egin klik gutuna PDF formatuan deskargatzeko. 

Ikasbidea Ikastola "Berrikuntza proiektuak ikasteko palanka gisa" monografikoan

2024_06_03

Joan den ostiralean (maiatzak 31) gure eskolako bi irakasle hizlari moduan aritu ziren BEC-en antolatutako "Berrikuntza proiektuak ikasteko palanka gisa" monografikoan. Bertan bildutako publiko zabalaren aurrean gure ordezkariek Lehen Hezkuntzako espazio hezigarrien diseinua azaldu zuten. Ikasbideaz gain, Siro López eta BideBerri institutoko kideak izan ziren hizlariak. Bertan bildutako jendearen artean oso harrera ona izan zuen gure irakasleen hitzaldia.