Guraso Bilerak 2023-2024
2023_09_18
Hurrengo asteetan ikasturte hasierako guraso bilerak egingo dira. Presentzialak izango dira. Hemen ikus ditzakezue datak. Aparkatzeko arazorik ez izateko, autobusen aparkalekua zabalik izango duzue. Zuen zain gaude.
HH2: Urriaren 10a - 17:00etan euskaraz eta ondoren bisita, 18:00 gazteleraz eta ondoren bisita
HH3: Urriaren 9a - 17:00etan euskaraz eta ondoren bisita. 18:00etan bilera gazteleraz eta bisita.
HH4 eta HH5: Irailaren 19a - 17:00etan lehendabizi euskeraz eta ondoren bisita. 18:00etan bilera gazteleraz eta ondoren bisita.
LH1: Irailaren 21a - 17:00
LH2: Urriaren 2a - 17:00
LH3: Irailaren 25a - 17:00
LH4: Urriaren 3a - 17:00
LH5: Irailaren 28a - 17:00
LH6: Urriaren 5a - 17:00
DBH 1: Irailaren 26a - 17:00
DBH 2: Irailaren 26a - 18:00
DBH 3: Irailaren 27a - 17:00
DBH 4: Irailaren 27a - 18:00
BATX 1: Urriaren 4a - 17:00
BATX 2: Urriaren 4a - 18:00
Eskola garraioa
2023_09_07
Familia agurgarriak:
Lehenik eta behin eskertu behar dizuegu gaur izan duzuen pazientziagatik. Oso egoera zaila izan da inork ez zekielako zenbat autobusek egingo zuen zerbitzua eta guztiok ulertu duzue egoeraren berezitasuna. Ikastolara seme-alabak kotxez ekarri dituzuenoi eskerrak ere eman nahi dizkizuegu gure jarraibideak bete dituzuelako eta horren ondorioz ez dugulako autoilara handirik sortu.
Sentitzen dugu benetan familia batzuk zerbitzurik gabe gelditu izana.
Momentu honetan informazio gehiago daukagu biharkoa hobeto antolatzeko.
Ikasleak garraiatzeko Ikasbidea Ikastolak erabiltzen dituen 28 autobusetatik 21ek eman dute eta bihar ere zerbitzua emango dute. Tamalez, 7 ibilbide geratuko dira eskola garraiorik gabe.
Hurrengo hauek dira zerbitzua izango ez duten autobus zenbakiak:
HH eta LHn: 4.,5.,7.,9. eta 12. autobusak.
BHn: 4. eta 14. autobusak.
Beste linea guztiak ohi bezala ibiliko dira.
Egoera hau ikusita, bihar garraio zerbitzua izango ez dutenentzako antolakuntza azaltzen dizuegu:
BHkoen sarrera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean geldituko dira. Mesedez, ez etorri 8:25ra arte, jeisten eta igotzen diren autobusekin arazorik ez izateko.
BHkoen irteera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean edota aldameneko kaleetan jasoko dituzue. Mesedez, ez etorri 14:30a baino lehenago.
HH-LHkoen sarrera: ezin da kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean geldituko dira. Hezitzaileak eta tutoreak beraien zain egongo dira. Mesedez, ez etorri 9:10ra arte, jeisten eta igotzen diren autobusekin arazorik ez izateko.
HH-LHkoen irteera: jantokian geratzen ez diren ikasleen kasuan, familiak kotxez igo daitezke sarreraraino une horretan autobusik ez baitago.
HHko familiak HHko erakineraino sar daitezke seme-alaben bila 13:00ean.
LHkoen kasuan, ohi bezala, familiek kanpoan itxaron behar dute seme-alabak atera arte 13:00ean.
Jantokian geratzen diren ikasleen familiak ezin dira kotxez igo sarrera nagusiraino eta ikasleak gurutzean edota aldameneko kaleetan jasoko dituzue. Mesedez, ez etorri 15:10a baino lehenago.
Denon artean aurre egingo diogu egoera honi.
Berriro ere, eskerrik asko benetan.
Ikasbidea Ikastola IPIko Zuzendaritza Taldea
Ongi etorri 2023-2024 ikasturtera
2023_09_06
Irailaren 7an, osteguna, hasiko gara, HH2koak izan ezik, eta jarraian aipatzen diren ordutegiekin.
HH-LMH: 9:30etatik 11:30etara.
DBH-Batxilergoa: 10:00etatik-11:00etara.
Kurtso hasierako ordutegi berezia dela eta, gogorarazten dizuegu autobusak, ikasleak Ikasbidea Ikastolan dagozkien orduetan egon ahal izateko, 30 minutu lehenago pasatuko direla geltokietatik, ohi den moduan.
Beraz,
HH-LH: Autobusak ikastolara etortzeko ibilbideak 9:00etan hasiko dira 1go geltokian. Hala ere, baliteke kasuren batean 10 edo 15 minutu itxaron behar izatea. Etxera bueltatzeko, autobusak 11:30etan aterako dira Duranatik.
DBH: Autobusak ikastolara etortzeko ibilbideak 9:30etan hasiko dira 1go geltokian. Etxera bueltatzeko, 11:00etan aterako dira autobusak Duranatik.
Batxilergoa: Beste mezu baten bitartez jasoko dituzue familiek biharko zerbitzuaren inguruko informazioa.
HH2: Urriaren 6ra arte ez da autobus zerbitzurik egongo.
MEET-U! ETWINNING PROIEKTUA DBH 1
2023_06_27
Etwinning proiektuen barruan lanean aritu gara DBH 1 taldeetan Milaneko ikastetxe batekin MEET-U! proiektua sortzen. Ekintza ezberdinen artean Logo txapelketa izan da arrakasta gehien izan duena. DBH 1Bko June Beloqui izan da irabazlea.
Pertini eskolako bloga proiektuaren inguruan: https://blogpertini.jimdofree.com/iniziative-e-progetti/etwinning/meet-u-2022-2023/
Ipuinen proiektua eta Jon Brea Biolontxeloa
2023_06_27
Azkenengo hiruhilekoan Ipuinen proiektua lantzen aritu gara 2.mailako ikasleekin eta amaiera emateko Lehen hezkuntzako ikasleei gure ipuinak kontatzera joan ginen. Ipuinetako bateko protagonista bilonontxelo jolea zen eta hori dela eta gure ikaslea den Jon Break instrumentu honekin abesti eder bat jo zigun. A ze artista, ikuskizun ederra benetan! Mila esker proiektuan parte hatu duzuen guztioi! Esperientzia polita izan da benetan!
Suhiltzailea egun batez
20_06_2023
Suhiltzaileen egunerokotasuna ezagutu dugu: haien lan baldintzak, lanbide horrek suposatzen duen eguneroko lana eta esfortsua eta, zorionez, mundu honetan ere generoen arteko berdintasuna gero eta hurbilago dagoela...
Bide batez, gainera, ikasi dugu larrialdi batzuen aurrean zer egin behar den.
Eta hau guztia giro onean.
Batxilergoko bigarren mailako ikasleen graduazioa
2023_06_19
Pasa den ostiralean (ekainak 16), 2022-2023ko ikasturteko Batxilergoko 2.mailako ikasleen graduazioa ekitaldia egin zen aretoan.
Horren aurretik, gure zuzendaria espediente onenak dituzten ikasleekin bildu zen, eta sari bat eman zien egindako lan bikainagatik.
Ikasle horiek Egoitz López de Uralde, Nerea Artabe, Ekhi Febrero y Maider Torres dira. Zorionak eta zorte on zuen erronka berrietan!
Gure ALTXORRA: 33 GAZTE ELKARREKIN ZEIN PARTEKATZEN
2022_06_12
Apirilaren 22an, larunbata, eskolaz kanpo, beste urrats bat ematea erabaki genuen, joan den 9-II-2023 bisita partekatuaren eta Ikastolan hezkuntza-bideoa (17-III-23) ikusi ondoren. Andre Maria Zuriaren plazan elkartu ginen, bi taldetan nahasteko eta Gasteizko alde zaharrean pista-joko bat egiteko. Altxor bat bilatu behar zen, eta, egiazki, konturatu ginen gure altxorra ez zela interes pertsonala gailentzea, baizik eta, era guztietako zailtasunak deszifratu ondoren, hiru orduz, begiradak, irribarreak, jolasa, janaria eta edaria partekatu ahal izatea, eta argazki horiek, testigantza izan nahi baitute, desberdinek aberastu egiten gaituztela eta partekatzeak pertsona gisa handitzen gaituela. Hauetxek ireki ziguten etxea, eta guk gure janaria eta adiskidetasuna partekatzea onartu genuen.
MIÑAN hura AURPEGIKO PERTSONA bihurtu da, konpartitzea besterik ez da.
DBH 2 ETWINNING PROIEKTUA
2023_06_07
DBH 2ko zenbait ikaslek Eslovakiako Kosice hiriko ikasle-talde batekin lan egin dugu ikasturte honetan, eTwinning programa europarraren barruan Culture or “cool-tour”? proiektuaren bitartez.
Urte osoan zehar elkar ezagutzen eta gure kulturetako datuak trukatzen ari izan gara; horren adibide da bi herrialdeetako kultura gastronomikoari buruz egin dugun errezeta liburua. Bere dugun beste jarduera bat online bilera bat izan da, Zoom plataformaren bidez. Bertan, ikasleek, nazioarteko talde txikiagotan, bi herrialdeetako kultura eta ohiturak ezagutzeko prestatu ditugun galdetegiak erantzun ditugu.
Etorkizunean antzeko beste jarduera batzuk egitea espero ditugu, eta gure nazioarteko adiskidetasuna eTwinning proiektuaren bidez hedatzea.
Aurora Luque
2023_06_05
Maiatzaren 15ean, Aurora Luquek, poesiako sari nazionalak, Ikasbideako aretoan egindako ekitaldi batean parte hartu zuen, Poetak maiatzean jaialdiak antolatutako hainbat ekitalditan.
Aurorak literatur tokapeta bat egin zuen DBH 3.mailako ikasleekin. Ikasleek elkarrizketa bat egin zioten, eta hainbat poema itzuli eta errezitatu zituzten euskaraz.
Sangita Oiarzabalek, Batxilergoko 2.mailako poeta gazteak ere bat egin zuen ekitaldiarekin, eta bere poema batzuk irakurri zituen eta poesiarekin daukan harremana azaldu zuen.
Ondoren, Aurora Luquek banatu zizkien sariak DBH 3.mailako ikasle guztiek parte hartu zuten mikroipuin lehiaketako irabazleei.
Hauek izan ziren irabazleak eta haien lanak:
1.saria: Ander Puyols (DBH3E): El hombre y la nada
2.saria: Nora Aguirre (DBH3A): Estrellas
3.saria: Ander Gutiérrez (DBH3D): La soledad
Bukatzeko, gure ikasle Jon Irañetak (DBH3A) txistua jo zuen Ander Gutierrezek (DBH3D) Aurresku bat dantzatzeko, eta, amaieran, Aurorak txapela bat jaso zuen Ikasbideako hezkuntza-komunitatearen opari gisa.
Hemen dituzue eskuragarri ekitaldiko aragazki batzuk eta laster argazki guztiak eta egun honetako bideoak ikastolako poesia blogean egongo dira.