Material didaktikoei eta curriculuma

garatzeko baliabidei

LAGUNTZEKO PROGRAMA


 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


 IKASLEEN TXOKORA SARTU HH-LMH 

IKASLEEN TXOKOra sartu ahal izateko zuen ikaslearen edo familiaren KORREO KORPORATIBOA erabili behar duzu eta ez zuen korreo pertsonala.

Ikasturte hasierako guraso bileren egutegia.

2020_09_25

Hurrengo asteetan ikasturte hasierako guraso bilerak egingo dira. Aurten ON-LINE izango dira eta bileran sartzeko gonbidapena korreoz bidaliko zaizue. Hemen ikus ditzakezue datak eta ordutegiak. Zehaztugabe agertzen direnak ondorengo egunetan zehaztuko dira. Zuen zain gaude.

DBH 1 eta 2: irailak 29an (17:00) 

DBH 3 eta 4: irailak 30an (17:00) 

Batxilergokoak: urriaren 6an (17:00)

LH osoa: oraindik zehaztu gabe.

HH 2 - 3 eta 5 : oraindik zehaztu gabe.

HH 4: eginda.

IKASTURTE HASIERA

Azken berrien arabera, HH, LMH eta DBH 1 eta 2. mailetakoak irailaren 7an hasiko dira eta aurkezpen eguna izango da. 
HH eta LMHko aurkezpena 9:00etatik 11:00era izango da eta DBHkoa, berriz, 11:30etik 12:30era. 8an ordutegi arrunta izango dute.

DBH 3, 4 eta Batxilergokoak, aldiz, irailaren 15ean hasiko dira, betiko ordutegiarekin, hau da, 8:15etik 14:25era.

DENOK GARA IKASBIDEA!

2020_06_23

Bukatu da ikasturtea,  bai bitxia aurtengoa!  Baina urtero bezala,  oraingoan ere bidean agertu zaizkigun erronkei irtenbidea bilatu diegu.  Mila esker guztioi  bidelagun izateagatik!

 

 

"BARNE ESPAZIOAK" Batx 1 eta 2

2020_06_01

Proiektu honek erakusten du gure marrazkien bitartez, nola sentitu garen itxialdian, zertan jartzen genuen itxaropena, zerk laguntzen zigun egoera berezi horretan aurrera egiten... 
Espazio objektibo zein subjektibo baten laguntzaz adierazi dugu.

 

LIURUAREN EGUNA

22_04_2020

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da, eta ba al dakizu zergatik ospatzen den egun horretan? Hainbat arrazoi daude baina nagusiena hauxe da ... ez galdu hurrengo bideoa zure jakin-mina asetzeko. Hemen egun hauetan irakurtzeko gida bat topa dezakezue. EGIN KLIK

 

Ikasbideako ausartak

2020_04_20

Ikasbidea Ikastolako LMH 1. zikloko irakasleok oso harro sentitzen gara ikasleak erakusten ari zareten jarrera zintzo eta arduratsuarekin. Horregatik, maitasunez bideotxo hau zuentzako da.

 

CRESCENDO

2020_04_17

Hauek dira Ikasbidea Ikastolako koralistak egun hauetan egiten ari diren bideoak. Egoera honetan ere gorputza eta ahotsa zaindu behar dugula gogorarazi digute.

Inauteriak Haur Hezkuntzan

2020_03_03

Aurten ere Inauteriak ospatu ditugu Ikasbidea Ikastolan. Ostegunean Duranako haurrak Larderoren abestia kantatuz Duranako herritik eskean joan ziren. Ostiralean berriz, bai Izarran zein Duranan (bertan egindako tallerretan) umeek mozorrotzeko eta ondo pasatzeko aukera izan zuten. 

 

Zumezko egitura bizia Haur Hezkuntzan

2020_03_02

Haur Hezkuntzan, gure metodologiari jarraiki, aldaketak egiten jarraitzen dugu natura gure eskolan txertatzeko. Diseinua egin ondoren, Garaion Sorgingunearen aholkularitzarekin eta zenbait familien laguntzarekin, Haur Hezkuntzako patioan zumezko egitura bizia sortu genuen. Orain udaberria iritsi arte itxaron beharko dugu gure ezkutaleku bizia hostoz nola betetzen den ikusteko.

 

DBHko 4. mailako Mikel Romeo artistarekin

2020_02_14

DBHko 4. mailako Plastika eta Ikus-hezkuntzako Mikel Romeo Martinezek  espraiekin egiten dituen artelanetarako teknika erakutsi die bere ikaskideei eta Batxilergoko Marrazketa Artistikokoei. Mila esker, Mikel!