Ikasbidea Ikastola Berrikuntza Hauspotzeko Praktika Inspiratzaileen kongresuan erakusle

2025_05_29

Atzo (maiatzaren 28an) Leioako Hezkuntza fakultatean antolatutako Berrikuntza Hauspotzeko Praktika Inspiratzaileen kongresuan parte hartu zuen Ikasbidea Ikastolak. Bertan hainbat hitzaldi egon ziren eta prkatika inspiratzaile bakoitzak "Stand" bat izan zuen berea azaltzeko. Han egon ziren HH-ko ikerketa gune berria azaltzen Miren Arroitajauregi eta Oihane Rekagorri. Publikoarengan harrera oso ona izan zuen eta bertaratutakoak eskertu zuten gure praktika eurekin elkarbanatzea.

Ikasbideako ikasleak Arabako eskolarteko bertsolaritza topaketan

2024_05_27

Urtero bezala ikasaturtean zehar bertsolaritza lantzen topera ibili dira lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak. Arabako eskola arteko bertso idatzien lehiaketan parte hartu dugu ere, eta ikasbideako talde baten bertso idatzia aukeratua izan zen Gasteizko topaketetan kantatua izateko. 

Topaketa larunbat honetan (maiatzak 25) Zabalganako gizarte etxean ospatu zen eta bertan euren bertsoa abestu zuten Asier, Lander eta Junek.
Bat-bateko bertsoen modalitatean Alaia, Iraia, Nagore eta Malenek hartu zuten parte.

Zorionak guztioi bertso ederrak kantatu zenituzten eta!!

Erasmus+: Finlandiatik Ikasbideara!

2024_05_24

Aste honetan Finlandiako bi irakasleen bisita jaso dugu Erasmus+ programaren barruan. Liisa eta Yohanna Ylivieska herritik etorri dira, eta aste osoan ibili dira gure ikastetxeko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa ezagutzen. Mugimendu autonomoa, eremuak, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza… behaketak egin eta gure proiektuak eta ikastetxea ondo ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia oso aberasgarria denontzat.

ARABAKO XII. MATEMATIKA OLINPIADA

2024_05_20

Asteburu hontan Arabako XII. Olinpiada Matematikoa ospatu da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Txapelketak bi fase izan ditu. Lehenengoa ikastetxeetan garatu da. Fase honetan Ikastetxe bakoitzean hiru ikasle aukeratu dira. Bigarren aldian, arabako beste ikastetxeetako ikasleekin lehiatu dira. Gure Ikastolako ordezkariak Malen Velez de Mendiz√°bal, Liher Caro eta Ugaitz Quintana izan dira. Zorionak hirukote !!!

Erasmus+ Suedia

2024_05_17

Aste honetan Ikasbidea Ikastolako bi irakasle Suediara joan dira Vallentunako Lovisedalskolan eskola publikoa bisitatzera. Han egon dira eskolako egunerokotasuna ikusten, lan egiteko modu desberdinak ezagutzeko.