Ur jolasak Lehen Hezkuntzan

2024_06_18

Ekainaren 17an uretako jolasez gozatzeko aukera izan genuen. Denbora oso ona izan zen eta primeran pasa genuen Ikasbideako ikasle eta irakasle guztiekin jolasean. Blai eginda amaitu genuen festa!Kar, kar, kar! Ikasturtea amaitzeko, oso egun polita izan zen!!!

 

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

2024_06_13

Kaixo, gu IratiG, Irati H, Ane, Aroa, Malen, Maddi, Naroa, Iraitz, Beñat eta Euri gara eta gure LHko azken antzerkia egin dugu.

Ilusio handiz prestatu dugu antzerki hau, "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa"ren ipuinean oinarrituta. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

 

Patioko garbitasuna, jasangarritsauna eta birziklapena

2024_06_12

LH 5 mailako ikasleak urte osoan zehar ibili dira patioko garbitasuna, jasangarritsauna eta birziklapena jorratzen komunitaterako proiektua ikasgaian. Aurrera eraman duten proiektuak hainbat fase izan ditu: Ikerketa eta datu bilketa fasea (non patiotik hondakin ezberdinak jaso dituzte, hauen motaren arabera sailkatu, “zonalde beltzak” identifikatu eta datu eta ondorioak atera dituzten), ikasleen artean garbitasun ohituren anailisia (eurek prestatutako galdetegien bitartez), eta ekintza fasea (non saiatu diren patioko erabiltzaile guztiongan kontzientziazioa bilatzen). Azken fase honetan talde bakoitzak ekimen bat aurrera eraman du eta azpimarratzekoa da ikasleen inplikazioa eta izan dituzten ideia apartak (garbiketa brigada bolendresak antolatzeko postu bat jarri dute, kartel informatiboak jarri ditutze, txikienek honadkinak sailkatzen ikasteko frisbee jolasa sortu…), hau guztia gainera musikaz girotu dute eta sekulako jarrera erakutsi dute.

 

6. mailakoek galdutako objetuen postua antolatu zuten eskolako jaian

2024_06_12

Larunbat honetan 6. mailako ikasleek amaiera eman diote ikasturte osoan zehar komunitaterako proiektua izenakin ikasgaian aurrera eramandako egitasmoari. Euren helburuak jendeak galdutako arropak berreskuratzea, arroparen inguruan dugun erosgoseaz kontzientziatzea eta beharra duten kolektiboei laguntzea izan dira.

Proiektuaren azken ekintza eskolako jaiaren bitartez euren helburuak betetzea izan da. Hasteko, arropa euren jabeek  berreskuratu ahal izateko postu bat montatu zuten, gainera jendea kontzientziatzeko hainbat kartelekin atondu zuten eta azkenik, soberan geratu zen arropa honen beharra duen kolektibo batera bideratu zuten. 

Mila esker egindako lanagatik!!

Jakiunde

2024_06_11

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak  Ikasbideako DBH 4. mailako lau ikasleri Ziurtagiria eman zien pasa den ostiralean, Eusko Lege Biltzarrean Jakinmina programan parte hartzeagatik. Zorionak.