Kudeaketa akademikoa internetez

                  SARTU

ELKAR DENDA

 

 

LGTBIQ+

2022_05_18

LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunerako DBH 4ko ikasleek egindako kartelak.
Horrez gain, berdintasun batzordeko ikasleek dinamika desberdinak egingo dituzte DBHko geletan.

Maiatzaren 17an lesbofobiaren, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren (LGTBIfobia) aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, hau da, LGTBI pertsonenganako gorroto, errepresio, aniztasun afektibo-sexual eta genero-aniztasunarekiko indarkeria adierazpen guztien aurka.

 

Poesia Ikasbidean

2022_05_09

Udaberri honetan Ikasbidea poesiaz bete dugu bi ekintza hauekin:

Alde batetik, maiatzak 31 Poesiaren Maratoia burutu genuen aretoan 2.Batxiko ikasleekin. Ikasle guztiek poema bat errezitatu zuten, eta irakasle askok ere parte hartu zuten hizkuntza desberdinetan. Gainera, ikasle batzuek beste emanaldi batzuk aurkeztu zituzten (kantak, Aurresku bat, kontzertuak, etab.). Aurten ere Juan de la Cruz Ramos, idazlea eta EHUko irakaslea, gurekin egon zen hitzaldi bat emateko, oraingoan Lorcari buruz. Ikasbideako poesiaren blogean  material guztia badaukazue, eta aurten podcast bat prestatu dugu parte-hartze guztiekin.

Bestetik, apirilak 27 Poetak maiatzean jaialdiaren lehenengo ekintza gure aretoan burutu zen. Horretarako, Elisa Rueda, jaialdiaren zuzendaria, idazlea, aktorea, eta irakaslea, ikastetxera etorri zen poesiari buruzko hitzaldi bat ematera. Lehenago, gure DBH2ko ikasleek poesiaren tailer bat burutu zuten geletan, eta olerkien lehiaketa batean parte hartu zuten. Elisa Ruedak eta gure Sangitak, Ikasbideako Batxilergoko ikaslea, irabazleak aukeratu zituzten, eta Elisaren hitzaldia bukatu ondoren sari banaketa izan zen.

Ekintza hauen informazio eta material guztia erabilgarri badago esteka honetan:

https://sites.google.com/ikasbidea.net/poesia-ikasbidean/nagusia

Hontza Extrem DBH 1

2022_05_06

Joan den apirilaren 27an, Otxandioko Hontza Extrem abentura parkean izan ginen DBH 1eko EUSKARA IKASGELAN lehiaketan garaile atera ginen aurreneko 17 kideak. Eguraldia oso ona izan ez bazen ere, gustura aritu ginen zuhaitzez zuhaitz barrenean zirrara sentituz. 

ARGAZKIAK IKUSI

Prudentzio Deunaren Erretreta 2022

2022_05_04

Tuntunarekin

turuten doinua
gure zaindariaren eguna (berriz)

Arabatarrok
egun honetan,
elkartzen gara alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.

TUNTUNA ETA
TRONPETA SOINUA
GURE PATROIAREN
ERRETRETA (berriz)

ARABAR DENEK
PRUDENTZIO DEUNA
GOZATZEN DUTE ANAITASUNEZ,
FESTARA DEITUZ
POZIK ETA PRESTU,
HERRIARI ATSEGINEZ.

 

Suena el tun, tun
y con él la trompeta,
Es la retreta
de nuestro patrón. (Bis)

​Los alaveses,
en este día,
con alegría
y con buena unión.
Celebran fiestas
a San Prudencio,
a San Prudencio
su patrón.

 

Portillako Gaztelua

13_04_2022

Pasa den ostiralean (apirilak 8), Frantseseko ikasleek txango bat izan zuten Portillako gazteluan. Gazteluraino igotzeaz gain, azalpenak jaso zituzten frantsesean zein euskaraz  lekua eta bere ondareari buruz. Hemen txango horren argazki batzuk badauzkazue.

ARGAZKIAK IKUSI

Korrika 22. Ikasbidea Ikastola. HITZEKIN

2022_04_04

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi. Elurrak ahaztuko ez dugun Korrika oparitu zigun.

 

Lehen sorospenak DBH4

2022_03_31

Aste honetan Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleen bisita jaso dugu. Aukera aprobetxatuz, 4.DBHko ikasleei Lehen Sorospenei buruzko ikastaro bat eskaini diete eta goiz zoragarri bat pasatu dugu elkarrekin.

ARGAZKIAK IKUSI

Ibon Martin

2022-03-23

Gaur Ibon Martin idazlearekin egoteko aukera izan dugu ikastolan. Onin liburuen idazlea da eta etxetik ekarritako liburu guztiak sinatu dizkigu. Mila abentura kontatu dizkigu, zaletasunak, bere libururik gustokoena zein den eta argitartzeko dauden liburuen berri ere eman digu.

Altxorra bilatzeko jolas bat egin dugu eta azkenean denok altxorrarekin irten gara hitzalditik.

Eskerrik asko Ibon!

DBH4, Orientazioak

2022_03_15

Ohar honen bidez, antolatu dugun bilera informatibora gonbitea luzatzen dizuegu. Egoera dela eta familia bakoitzeko kide bat etor daiteke. 


Gaia: “DBH 4.mailako ikasleak: 2022-23 ikasturterako orientazioak” 
NOIZ : MARTXOAK 21 
ORDUA: 17:30etan euskaraz - 18:30etan gaztelaniaz 
NON: Areto Nagusian 


Zuen partaidetza izango dugulakoan agurtzen zaituztegu.

Inauteriak 2022

2022_03_11

Aurten Euskal Herriko inauteriak ospatu ditugu Ikasbidean, gure artean Atorrak, Marquitos, Zakuzaharrak, Miel Otxin eta beste hainbat pertsonaia dantzan ibili dira.