Amets Arzallus
2023_05_30
Maiatzaren 12an oso bisita berezia izan genuen Ikasbideako aretoan: Amets Arzallus, bertsolari eta idazleak (besteak beste), hitzaldi bat eman zien DBH 3.mailako Proiektu Komunitarioko ikasleei, aurretik Miñan liburua irakurri eta landu zutenei. Jarduera hau Aita Mari eta SMH GKEaren proiektuekin lankidetzan aritzeko egiten ari diren jardueren barruan kokatzen da. Hona hemen topaketa horren argazki batzuk.
LGTBI Fobiaren aurkako nazioarteko eguna
2023_05_18
Maiatzaren 17an Ikasbidea Ikastolan aniztasuna aldarrikatu genuen berriro. Lehen hezkuntza osoko ikasleak, 470 pertsona inguru, festa giroan dantzatzen eta abesten egon ginen koloretako bandera osatzen genuen bitartean.
50. urteurreneko logo lehiaketa
2023_05_08
Ikasbidea Ikastolako 50. urteurrena dela eta Logo txapelketa bat antolatu zen. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako 3 mailetan egin zen. Zaila izan zen lan guztien artean batzuk aukeratzea eta maiatzaren 2an sari banaketa egin zen. Ana Arregi zuzendariak banatu zituen sariak. Maila bakoitzeko lan bat aukeratu zen eta Elkar txartela eman zitzaien opari gisa. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako logo irabazleekin murala egingo da Ikastolan.
Prudentzio Deunaren Erretreta 2023
2022_05_05
Tuntunarekin turuten doinua Arabatarrok | TUNTUNA ETA ARABAR DENEK |
Suena el tun, tun Los alaveses, |
Euskera Ikasgelan
2023_05_04
DBH 1en antolatutako Euskara Ikasgelan leihaketaren arabera, euskara gehien erabili genuen 19 lagun Hontza Extremera joan ginen apirilaren 27an, horixe izan baikenuen saritzat. Gustura jardun genuen bertan! Lehenengo arku tiraketan ibili ginen eta ostean, zuhaitzez zuhaitz. Zirkuitu bakoitza tirolina batean amaitzen zen. Motz egin zitzaigun eguna!
Aste Kulturala
2023_05_03
Aste Santuaren aurreko egunetan ikastetxean Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendutako kultur astea ospatu zen.
Ikasleek poesia tailerrak (Angela Mallenekin), tatuajeak (Jon Castillorekin), Muay Thai (Eider Bernaolarekin) eta sukaldaritza (Iñaki Telleriarekin) egin zituzten.
Hemen ekintzen argazki batzuk dauzkazue.
Gure batxilergoko ikasleak bertso-saioan
2023_04_25
Aurreko ostiralean, apirilak 21, batxilergoko ikasleek bertso-saio baten entzule izateko aukera izan zuten. Alaia, bizia eta umoretsua izan zen saioa.
Eskerrik asko, Peru Abarrategi, Sustrai Colina, Gari Arexolaleiba, Aroa Arrizubieta, Eukene de los Aires eta Uxue Diaz de Ceriori! Zuei esker asteari bukaera ederra eman genion!
Alebinek garaikurra ekarri dute Ikasbidera
2023_04_19
Igande honetan Jon Echevarrik, Jon Beltranek, Alex Vilchesek eta Unai Bercianok lehen postua lortu dute. Zorionak, mutilak!
Ikasbideako eskolaz kanpoko jardueren azken berriak ez galtzeko, bisitatu
Beti, gure askatasunetik eta protagonista gisa!
2023_04_18
Joan den asteartean, hilak 4, Batxiko 1. erlijioko ikasleok (Herrandarrak, Zabalgana, Ikasbidea, Mendebaldea eta Ekialdea), gauez Bartzelonara busez joan ondoren, Erromarainoko hegazkin zuzena hartu genuen. Zaila da bizipen eta inpresio guztiak hitzez adieraztea, eta, bereziki, gure irakasleekin egunero 24 orduz partekatzen ditugun unerik bizienak eta atseginenak. Hiri-kanpaleku bat bezalakoa da, mugikorra, non guztia guztion artean egiten baitugu, asmo handiko programa zehatz baten pean. Imajinatu, ahal baduzue, goi-tentsioko 4 topaketa (Astalli Zentroa, Arabiar Kristauak, Sant’Egidioren Komunitatea eta fray Cornelio OFM), 3 ospakizun (san Pedroren plaza, san Damian eta Kartzeletako Eremua), 8 museo (Ebraikoa, san Kalixtoren Katakonbak, Vatikanoko museoak, san Pedroren kupula, Koliseoa, Foro erromatarra eta Palatinoa, Ardeatina-hobiak eta Aberriaren aldarea) eta 10 basilika (san Pedro, san Paulo, Eskala santua, Andre Maria Nagusia, Letrango Donibanea, san Pedro kateatua, san Frantzisko, santa Klara, san Rufinoren katedrala eta santa Klararen guraso-enea, Rivotorto eta Aingeruen Andre Mariaren porciúncula). Baina ez zen inolako arazorik izan egunero aisialdiaz gozatzeko, kalez kale ibiltzeko edota turistek gogoratzen dituzten txoko bereziak aurkitzeko. Gure cuoco eta autistak, Erromako Emaus etxea edo Asiseko kanpina sutan grabatuta geratuko dira hainbat ikastetxetako ikasleen artean Erroman zein Asisen partekatzen dugun esperientzia paragabe honetan. Hoberena!
Hona hemen eguneroko argazki eta bideo guztiak, honako helbidean hain zuzen ere: http://cdsgarenok.blogspot.com/
Ikasturteetan ikasgeletan ikasitakoa bertatik bertara esperimentatu ahal izan genuen.
Kantuz blai 2023
2023_04_05
Aurtengo KANTUZ BLAIn egindako sarrera zoragarria izan da, gure musikariek "Juego de Tronos"en sarreta jo dute eta aho zabalik utzi gaituzte!
Eskerrik asko Larrraitz, Alex, Aimar, Ane, Uxue, Oier eta Alicia musikari apartak zarete.