LH3 erakusketa

2024_02_06

Azken hilabete honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak historiaren etapa desberdinak lantzen aritu dira. Proiektua amaitutzat emateko maketa zoragarriak egin dizkigute, Scratch eta Makey-makey tresnari esker bizia eman diete. Ikasleek erakusketa interaktibo bat sortu dute, blokeka programatuta. Bertan, maketa sortzeko erabilitako azalpenak eta zirriborroak entzun daitezke.

Euskararen hitzaldia

2024_01_26

Gu 5. mailako bi ikasle gara. 4.mailakoei euskarari buruzko hitzaldi bat aurkeztu diegu. Esperientzia polita izan da, ikusleen arreta oso intresgarria izan delako. Merezi izan du.

Izaro Bazaga Ruiz de Alegria
Ilia Melgizo Arregi

Gabonak LHn

2024_01_08

Abenduko azken egunean LH-ko ikasleek gabonei harrera egiteko egun berezia ospatu zuten. Goizean ikasle nagusienek txikienentzako tailerrak antolatu zituzten eta primeran pasa zuten. Hamaiketako berezia egin zuten ere txoripan goxoak dastatuz eta etxera joan aurretik gabon kantak abestu zituzten eskolako atarian. Olentzero eta Maridomingi ere geletatik pasa ziren oparitxo batzuk uztera inor ohartu gabe.

ARGAZKIAK IKUSI

 

Erasmus+ akreditazioa

2023_12_20

Abenduaren 15ean, Erasmus+ 2023 Jardunaldia: Europarako leihoak irekitzen izenekoa ospatu zen Bilboko Solokoetxe BHI institutuan. Bertan gure ikastetxeak Erasmus+ akreditazioa jaso zuen beste erkidegoko 16 zentroekin batera, Amaia Aguirre Pinedo Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariaren eskutik.
Ekitaldira, gure ikastetxeko zuzendaria Ana Arregi eta Berrikuntzarako Arduraduna, Patricia Benítez-ekin batera, ikastolako bost ikasle ere bertaratu ziren dantza eta musika emanaldi bat ematera. Aimar Busto, Nora Perez Alba, Iraide Apellaniz, Uxue Catediano e Izaro Arrabal-i eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, ikustaldi zoragarria benetan. Artistaz betetako ikastola gurea!