Iturribero Guraso Elkartea

Ikastolako guraso-elkarteko bazkide izatera gonbidatu nahi zaituztegu, ITURRIBERO GURASO ELKARTEkoa, hain zuzen ere.

Oinarrizkoa da guztiok ulertzea familiak IGEen bazkide egitearen garrantzia. Abantailak alde batera utzita (besteak beste, eskolaz kanpoko eskoletan deskontuak, udalekuetan IGEk antolatutako irteeretan, urtekarian, batxilergoko garraioan, etab.), kontuan hartu behar dugu asko direla IGEaren menpe dauden ekintzak, eta, beraz, oinarrizkoa dela elkarte indartsu bat eta familien babes zabala izatea.


EGIN ZAITEZ IKASTOLAKO GURASO ELKARTEAREN BAZKIDE! 2022ko IRAILAREN 30 ARTE

gurasoelkartea@ikasbidea.net

IGE Komunikazioak

2023/05/25

 

 

ITURRIBERO IGEak babesa eman die Hezkuntza Sailak matrikulazioetan ezarritako araudia aldatu duten familiei.
 
ITURRIBERO Guraso Elkartetik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Haur Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulatzeko adinean dauden seme-alabak dituzten familiei, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2024 ikasturterako matrikulazioen araudian egindako aldaketak eragin baitie. Honek, Ikasbidean anai-arrebak dituzten umeak kanpoan gelditzea eragin du eta ezin izango dute ikastola partekatu. Gainera, beste ikastetxe bat esleitu zaie familia-kontziliazioa eta lan-bateragarritasunean ARAZO bat sortuz, familia hauek FAMILIA ZAHURGARRIAK bihurtuz.
ITURRIBERO GEak Hezkuntza sailari eskatzen dio anai-arrebak ikastetxe berean bateratuko direla berma dezala.
Dei egiten diogu hezkuntza-komunitateari egoera horretan dauden familia GUZTIEI laguntzeko.
Kontzentrazioa maiatzaren 26an, 12: 00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
 
ITURRIBERO GURASO ELKARTEA, 2023ko maiatzaren 24a.