2018-19 Delegatuak

Jakingo duzuen bezala, duela 2 urte hasi ginen familien artean komunikatzeko informazio-sistema bat erabiltzenn, eta, egia esan, oso ondo funtzionatzen ari da.

 

Hauxe da: Gela bakoitzeko whatsapp talde bat dago, eta Guraso Elkartetik informazioa bidaltzen dugu. Baina, horretarako, gela bakoitzean ordezkari bat egotea beharrezkoa da. Ordezkari hori taldean sartu eta Elkarteak bidaltzen duen informazioa jasoko du. Pertsona horrek egin behar duen lan bakarra izango da esandako informazioa jaso eta gelako taldera bidaltzea.

 


Nahi duenak gela guztiak eta gela bakoitzaren delegatua eskuragarri ditu hemen:

Lista de delegados curso 18-19

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat gurasoelkartea@ikasbidea.net helbidera (gela, izena eta eskuko telefonoa idatzi) eta, ondoren, zure seme edo alabaren gelan abisatu.