ESKOLA INGURUNE SEGURU, OSASUNTSU ETA HEZKIDETZAILEAK

Manifestu honen bidez, eskola-ingurune seguruago, osasungarriago, naturalago, inklusiboago eta hezkidetzakoagoak lortzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren kezkak eta eskaerak azaltzen dira. Hori dela eta, honako hau eskatzen da:


    1.- Sail arteko lan-mahai bat, arazo horri ikuspegi orokor eta erabakitzaile batetik heltzeko, honako hauek parte hartuta: Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Ingurumena eta Osasuna), Udala (Hezkuntza, Berdintasuna, Hirigintza, Parke eta Lorategiak, CEA), gurasoen elkarteak eta ikastetxeetako zuzendaritzak.


    2.- Ingurune horien eraldaketa pedagogikorako plan estrategikoa, epe laburrean aldaketa-prozesu hori lortzea bermatuko duen aurrekontu-partida etengabe batekin.


Hainbat batzordetan lan egiten dugun hainbat eskolatako guraso-taldeak gara (jolastoki ezberdina, eskola-baratzea, mugikortasuna, hezkidetza, natura, etab.), gure seme-alaben eskolak hobetzeko helburuarekin.


Kezkatzen gaitu haien segurtasunak, eskolara arteko ibilbideek, airearen kutsadurak, ingurune naturalen faltak, neskatoentzako diskriminazio- eta indarkeria-espazioak, patioen hornidurak eta horiek pedagogia-mailan diseinatzeak.


Zenbait aldaketa egin ditugu ikastetxeetan, diagnostikoak ere egin ditugu enpresa espezializatuen bidez, eta proiektu espezifikoak ere baditugu mahai gainean, eskola- ingurunea hobetzeko (jolastokia, kalea, auzoa).


Pentsatzen dugu kanpoko espazioek ikusgarri egin behar dutela haurtzaroko, eskolako eta komunitateko kultura berri bat. Munduari irekitako ispilua izan behar dute, eta koherentziaz jokatu behar dute egitean eta izatean.


Prozesu honetan, ikastetxe guztiek zailtasun berarekin egin dugu topo: administrazioek ez dute arazo hori diziplinarteko eta eskumen-mailako ikuspuntu batetik bideratzeko gaitasunik, eta, ezinbestean, izapide burokratiko garesti eta korapilatsuetan galdu gara. Partida ekonomikoak urriak eta aldizkakoak dira, ez dago prozesua zuzenduko duen plan gidaririk, ezta eragilerik ere. Hori dela eta, lehen azaldutako eskaerei heltzeko beharra azpimarratzen dugu. Inplikatutako erakunde publikoen koordinazioarekin eta konpromisoarekin.

 

Bultzatzaileak: Gasteizko hainbat eskoletako batzordetako gurasoak (Zabalgana, Ikasbidea, Errekabarri, Ibaiondo, Ganibet, Mariturri, Abetxuko, AbendaƱo, Odon de Apraiz, Ramon Bajo, Lakuabizkarra, Aldaialde...).

 

Manifestua(pdf, 1,2MG)