Pribatasun-politika

1.- Pribatutasun-politika

ITURRIBERO GURASO ELKARTEAn konpromisoa hartu dugu tratatzen ditugun eta ematen dizkiguzun datu pertsonalak ongi erabiltzeko eta horien pribatutasuna babesteko, bai webgune honen bidez bai, kasuan kasu, bertako azpidomeinu eta mikrositeen bidez online zein offline emandakoak.

Bada, zure datu pertsonalak eman baino lehenago, mesedez, irakurri arretaz politika hau eta egon zaitez ziur guztia ulertu eta guztiarekin ados zaudela. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau, ezta web honetako zerbitzuak ere, eta ez eman inolako daturik. Webgune honetara sartu, bertako zerbitzuak erabili edo datuak online zein offline emanez gero, ulertuko dugu zure baimena ematen diguzula (beharrezkoa denean) zure datuak tratatzeko jarraian azaltzen diren helburuetarako.

2.- Nor da datu-tratamenduaren arduraduna?

ITURRIBERO GURASO ELKARTEA IFK: G-01042548

Posta-helbidea: Iturribero kalea, 3 01520 Durana (Araba)

Datuen Babeserako Ordezkariaren kontaktua: protecciondatositurribero@gmail.com

 

3.- Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunaren eskutik: Hemengo ikaslea edo familiartekoa bazara, zuk zeuk eman dizkiguzu datuak, offline edo online, gure hezkuntza-zerbitzuak eskatu eta zurekin kontratu-harremana gordetzeko.

 

Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, informazioa jasoko dugu, adibidez, gure orrira sartzerakoan, erabiltzaile bezala erregistratzen zarenean, edozein inprimaki zure datu pertsonalekin betetzen duzunean edo gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean posta elektroniko bidez.

 

Hauek dira tratatzen ditugun datu-kategoriak: ezaugarri pertsonalak; egoera sozialak eta ekonomikoak; enplegu, ekonomia, finantza eta aseguru azalpenak; datu akademiko eta profesionalak; eta zerbitzua/jarduera behar bezala egiteko beharrezkoa denean eta deritzozunean, osasun-datuak.

 

Gurekin harremana errazteko Whatsapp zk bat eman badizugu, erabili aipatu zenbakia arduraz, irakurri Whatsapp-en pribatutasun-politika eta konfiguratu zure lehentasunen arabera datu pertsonalak kanal honen bidez bidali baino lehen. Ez bidali kanal horren bidez datu bereziki garrantzitsuak dituzten fitxategiak edo informazioa, edo pribatu gorde nahi dituzunak, modu seguruagoak izan badira eta datuak bidaltzeko. Horrelako bat-bateko mezularitza-aplikazioak erabilgarriak badira ere egoera jakin batzuetan, gogorarazten dizugu Interneten argitaratzen duzun informazioa jende askok, ezagunak edo ezezagunak, ikus dezakeela eta horregatik zure intimitatea eta besteena arriskuan jar daitezkeela. Gomendatzen dizugu, baita ere, informazio pertsonalik, pribaturik eta/edo intimorik edo zuretzat gorde nahi duzun hori ez bidaltzea bide honetatik. Ez gara zerbitzu honen funtzionamendu eta erabilgarritasunaren arduradun, ez dugulako guk geuk ematen zerbitzua, Ikasleen Guraso Elkartekoak ez diren hirugarrenek baizik.

 

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko baimena duzula bermatzen duzu eta aipatu informazioa egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, inolako kontratu-mugarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela, eta konpromisoa hartzen duzu beste Erabiltzailerik ez ordezteko Webgune honetako zerbitzu eta/edo edukietara erregistratzeko haien datuak erabiliz.

 

Datuak zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna duzu. Horregatik, ITURRIBERO GURASO ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik halakorik egiten ez bada.

 

Automatikoki, gure webguneko txokoa bisitatzerakoan: Datuak webgune honen bidez edo bertako edozein azpidomeinu eta/mikrositeren bitartez eman badizkiguzu, informazioa jasoko dugu, adibidez, erabiltzaile bezala erregistratzen zarenean, edozein inprimaki zure datu pertsonalekin eta/edo informazio edo edukiarekin betetzen duzunean edo gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean posta elektroniko bidez.

 

Webguneko gure txokoa bisitatzen duzunean, zure nabigatzailetik datuak gure zerbitzarira bidaltzen dira, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile bezala duzun esperientzia hobetzeko, adibidez, orrira sartzen zarenean edo gure Zerbitzuetan saioa hasten duzunean hirugarrenen zerbitzuen bidez, esaterako, gizarte-sareen edo Google-en bidez. Datu horiek guk bildu eta gorde ditzakegu, edo hirugarrenek gure izenean. Datu horietan hau ager daiteke:

 

- erabiltzailearen IP helbidea

 

- bisitaldiaren eguna eta ordua

 

- erabiltzailea datorren atariaren URL helbidea

 

- gure webgunean zein orrialde bisitatu diren

 

- erabili den nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile modua eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).

 

Adierazitako erabilerak, saioak eta lotutako informazioa tratatu eta erregistra dezakegu, modu independentean edo hirugarrenen laguntzarekin, baita “cookie”-ak eta beste segimendu-teknologia batzuk erabiliz ere (flash cookie-ak eta web analitikak, adibidez).

 

Hirugarrenak interesdunaren datuak jakinarazteagatik: Interesdunak berak ez, baina hirugarren batek ematen baditu haren datuak (ikasleen gurasoak edo familiartekoak, beste ikastetxe batzuk espedienteak eskualdatzeko adibidez, campus, haurtzaindegi edo eskolaz kanpoko jardueren zerbitzua kudeatzen dituzten hirugarren enpresak), datu-kategoria hauek tratatuko dira: identifikazio-datuak; ezaugarri pertsonalak; egoera sozialak eta ekonomikoak; enplegu, ekonomia, finantza eta aseguru azalpenak; eta datu akademiko eta profesionalak.

 

Kasu hauetan, datu-kategoria hauek tratatuko ditugu: Identifikazio-datuak; ezaugarri pertsonalak; egoera sozialak, akademikoak eta profesionalak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak; ondasun eta zerbitzuen transakzioak; enplegu-azalpenak eta baita interesdunaren osasunaren inguruko datu bereziki babestuak.

 

Interesdunak hirugarrenen datuak jakinarazteagatik: Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar da, arreta berezia ipini, hortaz, izaera pertsonaleko datuak jakinarazi edo argitaratzerakoan. Titularrak baino ezingo du baimena eman bere datu pertsonalak tratatzeko. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aurrez eta berariaz titularraren baimena izatea datu horiek erabili eta guri jakinarazteko, eta zure erantzukizuna da, baita ere, guk datuak tratatu egingo ditugula jakinaraztea. Hirugarrenen datuak haren baimenik gabe argitaratzen badira datuak babesteko araudia hausteaz gainera, hirugarrenen ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudia babesteko eskubidea ezartzen duen araudia ere urratu daiteke. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkizugu, pribatutasun-politika hau onartzen duzunez, berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula datuak emateko. Hortaz, ez dugu inolako erantzukizunik izango interesdunak erreklamaziorik egiten duenean; aldiz, interesdunaren izenean datuak jakinarazten dituenak izango du ardura oso eta bakarra.

4.- Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak, baita ikaslearekin zein familiartekoekin dugun harremanean sortutako beste batzuk ere, hainbat helburutarako tratatzen ditugu, adibidez:
    a) Ikasleak edo familiartekoak badira:
        a. Ikasleen Guraso Elkarteko kide diren guraso eta ikasleak kudeatzeko, baita jarduerak, irteerak, zaintza-gelak, batxilergoko garraioa, eskolaz kanpoko jarduerak eta urtekaria ere. Harremana mantentzeko eta jakinarazpenak bidaltzeko whatsapp, e-posta, telefono, web eta gizarte-sare bidez (Twitter eta Facebook) kide diren edo ez diren pertsonei Ikasleen Guraso Elkartean antolatzen ditugun informazio eta ekitaldi interesgarriei buruz; baita kide izan nahi dutenei informazioa bidaltzeko ere; administrazioa eta kontabilitatea kudeatzeko; egun diren edo etorkizunean izango diren kideei eta hornitzaileei arreta eskaintzeko; web erabiltzaileak eta gizarte-sareak kudeatzeko; kideek Ikasleen Guraso Elkartearekin duten harremana mantentzeko
        b. Ikasleen Guraso Elkarteko kide izateko alta/bajaren prozesua kudeatzeko,
        c. Ziurtagiriak igortzeko
Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako jarduera eta irteeratan, argazkiak eta/bideoak egin ahal izango dira Ikasleen Guraso Elkartearen memoria fotografikoan sartzeko, eta Ikastolako webgunean gure txokoan argitaratu ahal izango dira, Ikasleen Guraso Elkarteak edozein gizarte-saretan dituen profiletan; paperean (karteletan, liburuxketan, programetan, aldizkarietan, memorian eta erakundeak bere jardueren berri emateko edo horiek sustatzeko erabil ditzakeen edozein euskarritan), baita Elkarteko instalazioetan bertan ere.
    b) Elkartean boluntario bezala parte hartu nahi baduzu, zure ikasketetako datuak eman edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, harremana eta egiten dugun hautaketa-prozesua kudeatzeko erabiliko ditugu zure datuak. Kasu honetan, derrigorrez bete behar diren eremuetan ematen den informazioa ezinbestekoa da datuak entregatzeko egin behar den tratamendurako; aipatu informazioa ematen ez bada, ezingo dugu zure curriculuma kontutan izan.

    c) Ikasbidea Ikastolako webguneko gure txokoko erabiltzaile soila bazara, harremana mantentzeko eta jakinarazpenak bidaltzeko tratatuko ditugu datuak, baita online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko ere.

5.- Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Egungo ikasleen eta izango direnen kasuan, Ikasleen Guraso Elkarteko kideekin kontratu- eta aurrekontratu-harremana mantentzen den bitartean gordeko dira ematen dizkiguzun datuak, ziurtagiriak igortzeko eta diru-laguntzak jasotzeagatik egiten diren kontu-ikuskaritzetarako, betiere horiek burutu ostean, interesdunak datuak ezabatzeko eskaera egiten ez duen bitartean. Ezabatzeko eskaera eginda ere, beharrezko denboran eta tratamendu mugatu batekin gordeko dira datuak, ditugun lege- eta kontratu-eginbeharrak betetzeko eta/edo gure edozein erantzukizun amaitzeko eta/edo interesdunarekin izandako harremanetatik sortutako jarduera edo erreklamazioak egin edo defendatzeko legez aurreikusten den epeetan zehar.

 

Webguneko erabiltzaile soila bazara, ezabatzea eskatzen diguzun arte gordeko ditugu, eta, eskaera egiten bada ere, gorde egin ahal izango ditugu, tratamendu mugatuarekin, soilik lege-eginbeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak egin edo defendatzeko.

 

Boluntario izateko hautagaia bazara eta zure curriculuma bidali badiguzu, datu horiek ezabatzea eskatu arte gordeko ditugu, zurekin harremanetan jarri ahal izateko hautaketa-prozesuan zehar.

 

Arestian aipatuta irizpideei jarraiki, datu pertsonalak ezabatu egin ahal izango dira, bai erregistro informatikoetakoak, bai paperekoak, erakundearen irizpideak oinarri, logistika-beharren arabera eta/edo informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatzen denean gordetzeko toki falta medio.

6.-Zein legitimazio dago datuak tratatzeko?

Zure datuak tratatzeko eskubidea ematen digun oinarri juridikoa askotarikoa da:

 

Alde batetik, lotzen gaituen harreman-juridikoa izan daiteke, ikasle eta beraien familiartekoen artean. Zure datu pertsonalak tratatzen ez badira, ezingo litzateke eduki inolako harremanik.

 

Garrantzi berezia duten datuak eman badizkiguzu, horiek tratatzeko legitimazioa berariaz eman diguzun baimena da. Baimen hori zure datuak jakinaraztean ematen diguzu, izan ere, datuok ematean baimen osoa ematen dela ulertzen da.

 

Zure baimenak ere eskubidea ematen digu datuak tratatzeko, adibidez, erabiltzaile soila izanik gure webgunearen bidez eskaeraren bat egin badiguzu; edo zure curriculuma bidali badiguzu; edo, eskolaz kanpoko jarduerak egiterakoan bisitatuko diren instituzio, erakunde edo enpresei (erakusketak, museoak, fabrikak...) ikasleen datuak helarazi eta sarrerak kudeatu behar badira, edo ikasle ohien elkarteari eta Ikasleen Guraso Elkarteari datuak jakinarazi behar bazaizkio.

 

Baimen hori zure datuak online edo offline jakinaraztean ematen diguzu, izan ere, datuok ematean baimen osoa ematen dela ulertzen da. Baimen hori edozein unetan indargabetu ahal izango duzu. Horretarako, idatzi iezaguzu e-posta bat protecciondatositurribero@gmail.comhelbide elektronikora.

 

Estatuan zein autonomia-erkidegoan indarrean dagoen hezkuntza-araudia betetzearekin batera ere izan badugu legitimazioa, gure hezkuntza-, irakaskuntza- eta orientazio-jarduerak egite aldera.

 

Eskatzen diren datuak eman egin behar dira nahitaez, ezinbestekoak direlako arestian aipatutako helburuetarako; ez badituzu ematen, ezingo dugu gure jarduera egin.

 

Azkenik, gure interes legitimoa ere bada. Datu Pertsonalak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamendu Orokorraren 47. artikuluari jarraiki, eta kontuan izanda datuak ematerakoan horiek erabiliko ditugula zentzuz aurreikusi dezakezula, besteak beste, ikasle edo familiarteko bezala edo langile, lankide eta webguneko txokoko erabiltzaile bezala, zure datuak erabiltzeko oinarri juridikoa da, baita ere, erakunde moduan dugun interes legitimoa, betiere helburu hauetarako tratatzen badira:

 

- Ikasle eta beren familiartekoekiko lotura areagotzeko, edo gure zerbitzuak uneren batean kontratatzeko erabakia hartzen ari diren ikasleen arreta erakartzeko, eta, edonola ere, zerbitzuak gehiago zabalduz hobetzeko, betiere aldatzen diren beharrei ahalik eta gehien egokituta. Horretarako, zurekin harremana gorde nahi dugu eta gure jarduera eta/edo zerbitzuen berri eman (baita publizitate-jakinarazpenak eta/edo jakinarazpen komertzialak bidali ere, Gizarte Informaziorako eta Merkataritza Elektronikorako Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluari jarraiki);

 

- Iritzi eta/edo gogobetetasun inkestak egiteko, jarduerak eta ekitaldiak ebaluatzeko:

 

- Antolatzen ditugun eta/edo erakunde moduan sustatzen ditugun jarduera eta ekitaldien berri emateko, horiek dokumentatzeko eta Ikasleen Guraso Elkartearen memoria fotografikoan/bideografikoan barne hartzeko. Horretarako, argazkiak eta/bideoak egin eta argitaratu ahal izango ditugu, bai Interneten (gure webgunean, gizarte-sareetan ditugun profiletan), bai paperean (karteletan, liburuxketan, programetan, aldizkarietan, memorian eta erakundeak bere jardueren berri emateko edo horiek sustatzeko erabil ditzakeen edozein euskarritan), baita Ikasleen Guraso Elkartearen instalazioetan ere.

 

- Webgunean zure identifikazio-datuak argitaratzeko, Ikastetxearekin lotura duten erakunde jakin batzuetakoa bazara (Eskola-kontseilua, Ikasle Ohien Elkartea, Gurasoen Elkartea...).

 

Edonola ere, uste dugu adierazi dizugun bezala datuak neurriz erabiltzen direla, gutxiengo inpaktua baitu honek guztiak zure pribatutasunean . Gainera, kontua izan behar da beti izango dutela lehentasuna gure interes legitimoarekiko zure interes legitimoak, eskubideek eta askatasunek. Hala eta guztiz ere, helburu hauetarako zure datuak tratatzea nahi ez baduzu, mesedez, idatzi e-posta bat protecciondatositurribero@gmail.com helbide elektronikora eta zuk nahi bezala egingo dugu; kontuan izan erreklamazio bat idazteko, egiteko edo defendatzeko blokeatu egin ditzakegula. Aipatu helburuetarako zure datuak tratatzeko baimena indargabetzeak eragina izan dezake pribatutasun-politikan ezartzen diren beste helburuetarako egiten diren datu-tratamenduan.

7.- Nori jakinarazi ahal diezazkiokegu zure datuak?

Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkiela datu-emaile eta datu-hartzaileen eskumenezko funtzioak betetzearekin zuzenean lotuta dauden helburuak betetze aldera, hala nola:

  1. Ikasleek izan ditzaketen istripuen kalteak bere gain hartzen dituen erakunde aseguratzaileari

  2. Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, Vitoria-Gasteizko eta Arratzua Ubarrundiako Udalari, diru-laguntzak eskatzerakoan datuak emateko

  3. Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistro publikoari

  4. Banku eta kutxei, kobratzeak eta ordainketak kudeatzeko

  5. Zerga-administrazioari, betebehar fiskal eta zergen ingurukoak betetzeko

  6. Ikastolari (argazkilariak ematen dituen urtekariko argazkiak)

  7. Gizarte-sareen bidez

  8. Garraio-enpresei edo irteeretan edo Ikasleen Guraso Elkarteak antolatutako bidaietan bisitatzen diren zentroei.

  9. Eskolaz kanpoko jardueretan, ikasleek bisitatu behar dituzten instituzioei, erakundeei edo enpresei, sarrera-kontrolak kudeatzeko, etab.

8.- Datuen nazioarteko transferentzia

Baliteke zure datu pertsonalak ikus ditzaketen hornitzaile estatubatuarrak erabiltzea gure jardueran osagarri diren zerbitzuak emateko (ostatuak, housing, software as a service, urrutiko segurtasun-kopiak, euskarri-zerbitzuak edo mantentze-lan informatikoak, posta elektroniko kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-posta marketina, fitxategien transferentzia, etab.). Jakinarazten dizugu enpresa horiek desberdinak izan eta aldatu egin daitezkeela, baina edonola ere AEBaren eta EBaren arteko Privacy Shield akordioan barne hartzen diren enpresak aukeratuko ditugu, edo babes-maila egokia duten herrialde bezala aintzat hartu direnetakoak, hau da, datu-babesaren inguruan Europako baldintza baliokideak bete behar dituztenetakoak.

 

Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartzerakoan berariazko baimen irmoa ematen duzu datuak aipatu enpresei helarazteko, eta ulertzen duzu, batetik, datuak nazioarteko herrialde batera eskualdatu daitezkeela, hots, Europako Esparru Ekonomiko kide ez diren herrialde batera, eta bestetik, eskualdaketa horretarako berariazko baimena ematen duzula.

9.- Gizarte-sareak eta bat-bateko mezularitza-aplikazioak.

Oro har, Ikasleen Guraso Elkartearen eta familien arteko jakinarazpenak baliabide eta tresna korporatiboen bidez edo posta elektroniko bidez egingo dira.

 

Egoera jakin eta ez-ohikoetan, taldeak sor daitezke bat-bateko mezularitzako aplikazioetan, dagokien gurasoen baimenarekin, adibidez, eskolako lehiaketa batean parte hartzeko, zeregin jakin batzuk egiteko, ikasgelako lan bat egiteko edo ikasle jakin bati arreta emateko egoera berezietan, hala nola, osasun-arrazoiak, bidaiak edo irteerak medio komunikatzeko beste bide azkarrago batzuk izatea beharrezkoa jotzen denean...

 

Asmoa da aipatu taldeetan ikasleen gurasoek edo familiartekoek parte hartzea, ez ikasleak zuzenean; eta, edonola ere, baimena eman duten gurasoak baino ez dira taldeko kide izango. Halaber, taldea gurasoek beraiek sortu eta kudeatzen saiatuko da, adibidez, ordezkari baten bidez, taldeko kide izateko erantzukizuna zuzenean irakasleen baitan egon ez dadin.

 

Edonola ere, kanal hau erabil dezazun eskatzen dizugu, irakurri Whatsapp-en pribatutasun-politika eta konfiguratu zure lehentasunen arabera datu pertsonalak kanal honen bidez bidali baino lehen. Ez igorri kanal horren bidez datu bereziki garrantzitsuak dituen informazio edo fitxategirik (soilik ikasle bati osasun-arrazoiengatik arreta emateko harreman-bide bezala ezarri bada eta guztiz beharrezkoa bada), edo zuretzat gorde nahi dituzunak, halakoak helarazteko beste modu seguruagoak izan badaude eta. Horrelako bat-bateko mezularitza-aplikazioak erabilgarriak badira ere egoera jakin batzuetan, gogorarazten dizugu Interneten argitaratzen duzun informazioa jende askok, ezagunak edo ezezagunak, ikus dezakeela eta horregatik zure intimitatea eta besteena arriskuan jar daitezkeela. Gomendatzen dizugu, baita ere, informazio pertsonalik, pribaturik eta/edo intimorik edo zuretzat gorde nahi duzun hori ez bidaltzea bide honetatik.

 

Gure webgunea eta/edo mugikorreko aplikazioek gizarte-sareekin konektoreak badituzte eta gizarte-sare baten bidez gurekin harremanetan jartzea erabakitzen baduzu, ez gara erabiltzaileak aukeratutako pribatutasun-konfigurazioaren arduradun izango, eta, beraz, gizarte-sareak zure IP helbidea zein den adieraz dezake edo zein orrialde ari zaren bisitatzen gure Webgunean, eta cookie bat ezar dezake behar bezala funtziona dezan, edo adibidez, zure izena agertuko da gizarte-sare batean gure orrialdean ematen dituzun “like”-etan edo egiten dituzun iruzkinetan. Ez baduzu nahi “like” edo iruzkin horietan zure datu pertsonalak agertzea, konfiguratu zure pribatutasuna halakoak ekiditeko moduan eta erabili izenordeak, adibidez, zure izen eta abizenak ezagutarazten ez dituen nick edo ezizen bat erabiliz.

 

Gure webgunea bisitatzen ari zarela gizarte-sare hauetakoren batean saioa hasten baduzu, gizarte-sareak informazio hori gehitu ahal izango du zure profilera eta informazio hori gizarte-sareari bidaliko zaio. Ez baduzu nahi datu-transferentzia hori egitea, amaitu saioa gizarte-sarean gure webgunean edo mugikor aplikazioetan sartu baino lehenago, ez baitago gure esku horrelako datuak gizarte-konektoreen artean bidaltzea eta transferitzea.

 

Gizarte-sare batean gure webgune ofizialaren bidez testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazio eta/edo edukiak argitaratzea eta/edo partekatzea erabakitzen badu erabiltzaileak, azken hau izango da eduki horiek lege-araudia betetzearen arduradun bakarra. Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, gomendatzen dizugu haien pribatutasuna errespetatzea, arreta berezia ipintzea hortaz, izaera pertsonaleko datuak jakinarazi edo argitaratzerakoan. Titularrak baino ezin du baimena eman bere datu pertsonalak tratatzeko. Erabiltzaileak soilik titular eta jabe den edo hirugarrenen baimena duen datu pertsonalak, argazkiak eta informazio edo bestelako edukiak argitaratu ahal izango ditu webgune honetan edo gizarte-sareetako webgune ofizialetan. Hirugarrenen datuak ematen edo argitaratzen badituzu, zure erantzukizuna da aurrez eta berariaz titularraren baimena izatea datu horiek erabili, guri jakinarazi eta argitaratzeko, eta zure erantzukizuna da, baita ere, guk datu tratatu egingo ditugula edo zuk argitaratuko dituzula jakinaraztea titularrari. Hirugarrenen datuak haren baimenik gabe argitaratzen badira datuak babesteko araudia hausteaz gainera, hirugarrenen ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudia babesteko eskubidea ezartzen duen araudia ere urratu daiteke.

 

Edonola ere, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahal izango dugu gure webgunetik edo gizarte-sareetako webgunetik, baldin eta erabiltzaileak indarreko legedia eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela hautematen badugu.

 

Gizarte Sareak ez daude zuzenean gure Zerbitzuetan. Horiekin dituzun hartu-emanak haiek dituzten eta gureak ez diren politiken baitan daude. Irakurri gizarte-sare horien pribatutasun-politikak, datu pertsonalak biltzeari eta eskualdatzeari buruz informazio zehatza izateko, baita zure eskubide eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruz gehiago jakiteko ere.

10.- Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Atzitzeko eskubidea: Zein datu tratatzen ari garen galdetu diezagukezu edo horien kopia bat eskatu.

 

Zuzentzeko eskubidea: Zuzenak ez diren edo osorik ez daudenak osatzen dituzten datu pertsonalak zuzentzea eska diezagukezu, baita adierazpen osagarri baten bidez ere.

 

Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezaba ditzagun eska diezagukezu kasu hauetan: hemen adierazitako helburuetarako beharrezkoak ez direnean, zure baimena indargabetzen duzunean, datuak legez kontra tratatzen direnean edo lege-betekizun bat betetzeko kasuetan.

 

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatu dezagun eska diezagukezu. Horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

 

Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuak formatu egituratuan, arruntean eta mekanikoki irakurtzeko moduan itzul diezazkizugun (zuri edo adierazten diguzun hirugarrenari) eska diezagukezu.

 

Aurka egiteko eskubidea: Zure datuak tratatzeari aurka egin diezaiokezu, aipatu tratamendua fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitatea egiteko bada.

 

Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, gurekin jar zaitezke harremanetan sinatutako idatzi bat bidaliz zure NANaren kopiarekin batera, 2. atalean aipatutako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Datu-aldaketak helbide berdinean jakinarazi beharko dira, eta enpresak ez du inolako erantzukizunik izango hala egiten ez bada.

 

Arestian aipatutako edozein eskaera jaso ostean, legez ezarritako epean erantzungo dizugu.

 

Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa egiteko eskubidea duzu. Informazio gehiago nahi baduzu erabil ditzakezun eskubideei buruz edo eskubideak erabiltzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, jo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera, hona: www.agpd.es