LAGUNTZA ZERBITZUA- HHn eta LMHn-
LAGUNTZA ZERBITZUA- HHn eta LMHn-
Laguntza Zerbitzuko partaideak zailtasunak dituzten umeak laguntzen saiatzen gara, bereiziki, hezkuntza premia bereziak adierazten dituzten ikasleak.
NORTZUK GARA?
Momentu honetan zerbitzu honen partaideak hauexek dira:
-3 irakasle Pedagogia Terapeutika espezialitatearekin.(P.T.)
-2 Hezkuntza Laguntzako Espezialistak (H.L.E.)
-Logopeda (ibiltaria)
-Fisioterapeuta (ibiltaria)
-Kontsultorea (koordinatzailea)
NOLA LAGUNTZEN DITUGU UMEAK?
-Gela barruan zein kanpoan laguntza zuzenak eskaintzen...
-Tutoreekin biltzen laguntzak antolatzeko...
-Esku-hartze planak eta programak egiten...
-Berritzegunearekin koordinatuz...
-Beste gabinete eta erakundeekin koordinatuz....
-Gurasoekin biltzen...
LAGUNTZA PLANA, zer da?
Urtero, kurtso amaierako bileretako tutoreen datuekin eta P.T., logopeda eta H.L.E.en informazioarekin, hurrengo urteko laguntza plana egiten da. Bertan, ikasle bakoitzak jasoko dituen laguntzak ( zenbat saio, zein arlotan, norekin,ea....) azaltzen da. Laguntza Zerbitzuko irakasle bakoitzak, zein ikasle, zein arlo eta non emango dituen ere azalduko da planean. Laguntza plan hau, ikastetxeko egitasmoan sartzen da, Pedagogi Batzordeak onartu ondoren .