LIBURUTEGIA: MUNDU BAT EZAGUTU

 

Bertan zure interesa sortzen duen guztiaren informazioa lortuko duzu, eta liburuez gain zenbait bideo, CD eta aldizkari ere aurkituko dituzu. Irakurketa eta liburuen bidez liburutegiak espazioan eta denboran zehar bidaiatzeko aukera emango dizu, hau da, antzinako garaiak zein toki zoragarri eta ezazagunak bisitatu, gugandik oso ezberdinak diren bizitzeko erak ezagutu, urruneko zibilizazioen berri izan...

Denbora-pasa, irudimenerako eta jakingura asetzeko leku aproposa da; eta aldi berean poesia sentitzeko, antzerkia bizitzeko eta elaberriez eta kondairez gozatzeko egokia. Halaber, ikasketarako, lan , proiektu eta etxerako lanak egiteko baliabideak eskaintzen dizkizu.

-Literatura sailean (narrazioa, poesia eta antzerkia) ikasleek jolas-irakurketan jarduteko aukera ezin hobea dute.
-Ezagupen atala enziklopedia, hiztegi eta liburu monografikoz hornitua dago, bertan ikasketekin loturiko edozein gai begiratu ahal izateko.
Lau ordenagailu liburutegian daude interneten informazioa bilatzeko eta ikastetxeko lanak egiteko.




ERABILTZAILEAK

Liburutegia ikastolako ikasleek, irakasleek zein gainerako langileek erabil dezakete, eta liburutegian doan ematen den karneta bidez eskura izango dituzte bertako materialak eta zerbitzuak. Karnet hau beharrezkoa da maileguetarako.


ZERBITZUAK

Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira nagusiki: irakurketa eta kontsultak egin liburutegian, maileguak, erabiltzaileak informatu eta formatu. Antolatzen diren aktibitateen berri eman ikasle, irakasle eta familiei; horretarako, zirkularrak idatzi eta antolatutako ekintzen berri zabaltzeko programak Iragarki-tauletan jarri.



  ZER DA LIBURU BAT?