Berriak
Badator Euskaraldia
2020/11/11
Dakizuen bezala, laster hasiko da Euskaraldiaren 2. edizioa (azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte). Iturribero GEko Euskara Batzordetik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Anima zaitezte!!!! Izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da.
Izena eman https://euskaraldia.eus/
Ezagutu aurtengo nobedadeak hemen
Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa
2020/11/10
Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa.
Hamar praktika on familian.Informazioa ikusi (pdf, 6,25MG)
2020/10/22
Kaixo familiak!
Orain, inoiz baino gehiago, elkartuta egon behar dugu, eta gure ezinegona Eusko Jaurlaritzari adierazi. Horregatik, larunbatean, urriak 24, elkarretaratzea deitu dugu Andre Maria Zuriaren Plazan, gure Ikastolan segurtasuna bermatzeko. Segurtasuna garraioan, bai LHn baita DBHn ere,jantokietan segurtasuna eta hori bermatzeko beharrezkoak diren begirale kopurua edukitzea, pandemia garaian jardunaldi motari erabakitzeko eskubideari buruz eta familiak kezkatzen dituzten gai guztiei buruz.
Urriaren 24an, larunbata, 12: 00etan, Amabirjina Zuriaren enparantza.
PARTEHARTZEA ETA MEZUA HEDATZEA ESKATZEN DIZUEGU!!!
Vital Fundazioa: Familientzako prestakuntza hezkuntza-ingurune digitalean
2020/10/11
'Har ezazu kontrola' programak seme-alabak mugitzen diren hezkuntza-ingurune digitalean trebatuko ditu gurasoak edo tutoreak. COVID-19aren pandemiak bizkortu egin du teknologiaren erabilera ikastetxeetan, baina etxe askotan zailtasunak daude abiadura hori jarraitzeko. Horregatik, doako prestakuntza eskainiko zaie, tresna horiek erabiltzen ohitzeko.
COVID-19ak gure bizitzaren alderdi asko aldatu ditu. Joan den udaberrian egindako konfinamenduak agerian utzi zuen familia askok zailtasunak dituztela ikasturtea online jarraitzeko eta ikastetxeek agindutako lanak egiteko nahiz bidaltzeko.
Premia horri erantzuteko, eta Vital Fundazioak Arabako familiei baliabideak eskaintzeko duen helburuari jarraiki, prestakuntza-ekimen berri bat jarri dugu abian.
Iturribero mendi taldearen maskarak
2020/09/18
Kaixo familiak,
Iturribero mendi taldetik ere bat gatoz gertatzen ari denarekin eta pandemia honen aurrean arauak jarraitzen ditugu.
Kasu honetan, geruza bikoitzeko maskarak bota ditugu, berrerabilgarriak eta garbigarriak, eta belarrietara doitzeko modukoak, koloretan: Urdina, Berdea eta Fucsia.
Bakoitzaren prezioa 5 €-koa da soilik gastuak ordaintzeko, ez baitugu dirurik egin nahi, gastial ordaindu besterik ez.
Guztiek daramate klubaren armarria eta izena.
Tabernetan aurki ditzakezue:
Edurtza (Polvorín Viejo 11) eta Bodegon Potxin (Obispo Ballester 46)
619820581 telefonora ere deitu ahal izango didazue erreserbak egiteko.
Leo
Gure seme-alaben segurtasunarekin ez da jolasten, hezkuntza seguru baten alde!! #IkasbideaBorrokan
2020/11/11| Badator Euskaraldia
2020/11/10| Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa
2020/09/18| Iturribero mendi taldearen maskarak
2020/09/17| Ikasbidea garraioa
2020/09/17| Eskolaz kanpoko ekintzak
2020/09/11| Familiei gutuna
2020/07/08| Guraso Elkartearen Bazkide Kanpaina