Berriak

Auzoarentzat Zabalik: eskola-patioak zabalik uda honetan

2020/07/16

Eskola-patioak gizarte-egituraren zati garrantzitsua dira. Auzoetan, gainera, oso garrantzitsuak dira haur eta gazteentzat. Ildo horretan, eta haurrentzako erreferente seguruak diren aldetik, hiri-espazio horiek jolasteko eta jarduera librerako berreskuratu behar ditugu, eta aukera bat da gizarte eta familia-bizitzaren kohesioaren alde lanean jarraitzeko.

Azken hilabeteetako osasun-krisiak, ezarritako osasun-neurriek, ikastetxeen itxierak, hainbat udal-programa eta jarduera eteteak haur eta gazteen jarduera eta jolas-aukerak baldintzatu dituzte. Egoera horren aurrean, Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea proposatu du, jolaserako aukerak aberasteko eta uda honetan familia-denbora bateragarri egiten eta erabiltzen laguntzeko.

Informazio gehiago hemen

Vitoria-Gasteizko Udala

Guraso Elkartearen Bazkide Kanpaina

2020/07/08

Familia agurgarriak:

IKASBIDEA ikastolako Guraso Elkartearen bazkide kanpaina hastear dago.

Horretarako, eta dena errezagoa izateko asmoarekin, Internet bidezko formulario bat sortu dugu honako helbidean:

Forrmulario

Zalantzarik baldin baduzu zure familia bazkidea den edo ez, mesedez, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: gurasoelkartea@ikasbidea.net edota ikasbideasociosampa@gmail.com. Bertan, familiaren abizenak adierazi eta guk argituko dizugu.  

 

IGE Batzordea

Eskolaz kanpoko ekintzak Oharra

2020/06/05

Egun on guztioi,

Idazki honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu Guraso Elkartetik, eta Edukaliarekin batera, 2020-2021 ikasturteko eskolaz kanpoko haurrentzako eskaintza berria lantzen ari garela.
Egoera berri honek bultzatuta, eskaintza ez da argitaratu ekaineko lehen egunetan, aurreko urteetan bezala.
Espero dugu laster bidaltzea eta ahalik eta lasterren informatzea.

Agur bero bat,

IGE Batzordea

 

 

OHARRA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

2020/05/19

Komunikatu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu eskolaz kanpoko jarduera guztien kuoten zati proportzionala itzuli egingo dela, ondo dakizuenez, 2020ko martxoaren 10etik aurrera etenda geratu baitziren.

Itzulketa aste honetan zehar egingo da.

IGE Batzordea

Urtekaria

2020/05/18

Ikastolara materiala jasotzera joan behar dugula aprobetxatuz, oraindik urtekaria jaso ez duzuen familiak, ikastolara joaten zareten egunean han banatu eta emango dizkizuete dagokizuen urtekariak.


Azken urte hauetan bezala, aurten ere, nahi duzuenok, urtekari gehiago erosteko aukera izango duzue ikastolako idazkaritzan gaur, Maiatzaren 18tik aurrera. Salneurria 7€.

Mesedez, diru kopuru zehatza eraman, kanbioekin ez ibiltzeko. Eskerrik asko.

Guraso Elkarteko urtekari lan taldea.