Berriak

Guraso eskolaren hasiera

2021/09/25

2021eko urriaren 19an, asteartea, guraso eskola hasiko dugu.

Saioak 15 egunean behin izango dira, 15:00etatik 16:30era.

Parte hartu nahi duenak bere helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia utzi ahal izango ditu helbide elektroniko honetan:


gurasoeskolaikasbidea@gmail.com

Ipuinak sexistak al dira?

2021/06/21

Aztertzeko aukera izango duzu Berdintasun Taldeak sortu duen ?? Ipuin Ez Sexisten Gidarekin.
Baita ipuin ez sexisten zerrenda bat osatu dugu.

Gida egiteak esfortsu handia suposatu du, baina baliabide ikaragarria atera dela uste dugu.

Irakurketa gozatu eta gogoratu berdintasuna sustatzen duten ipuinak bilatu eta sexismoa sostengatzen duten alboratu edo birmoldatu!

Errekabarri Ikasleen Guraso Elkarteak egindako gida ikusteko, sakatu hemen

3.DBH EALTH&BODY(GOT)-EKO IKASLEEK PATIOAN JOLASAK MARGOTU DITUGU!

2021_06_18

Osasuntsu bizi proiektuaren barnean, Our Gray playground unitatea landuz Health¬Body-ko (Got) ikasleek erronka bat izan dute: hurrengo Google Earth eguneraketan gure patioan kolore piska bat agertzea, eta horretarako HH eta LH-ko ikasleentzat jolas batzuk margotu ditugu lurrean. WE HOPE YOU LIKE THEM!

HEZIKETA DIGITALA

2021/06/01

Kaixo familiak, zer moduz zaudete?


Ikasbidea Ikastolako Guraso Elkartetik HEZKUNTZA DIGITALAri buruzko hitzaldia antolatu dugu.

NOIZ: ekainaren 3a arratsaldeko 18:00etan

NON: Salburuako Gizarte Etxeko batzar aretoan.

Gai hauei buruz hitz egingo dugu:

- Adingabekoak teknologiaren erabilpen konszientea egiteko heziketa irizpideak

- Guraso kontrolak (aplikazio motak eta erabilera)

- Sare sozialen eta online jolasen arriskuak eta prebentzioa lantzeko irizpideak


Formakuntza MC sonrisas enpresa gidatuta izango da, VITAL FUNDAZIOAK finantziatuta.
Enpresa hau ikasleei prestakuntza eskaintzen egon da ikastolarekin elkarlanean.Guraso
Elkartetik gaurkotasun handiko hitzaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu honako bi modu hauetan:


1. Aurrez-aurre (Gizarte Etxean bertan, aretoan)
2. Linean meet plataformaren bidez. https://meet.google.com/wpu-qptk-vkm

Asistentzia kontrolatzeko arazoak direla eta, batez ere aurrez aurre, esteka bat bidaltzen
dizugu bertatik hitzaldian izena emateko. Izena emateko epea ekainaren 2an, asteazkena,
arratsaldeko 20: 00ak arte
izango da. https://forms.gle/dgPNDVJRbeFhw57eA

Ekitaldi honetarako udalak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak ezarriko dira.

Eskerrik asko guztioi,

ITURRIBERO GURASO ELKARTEA

BADATOR 2020-2021 URTEKARIA!!

2021/03/12

Aurtengo alea eskuratu nahi baduzue, bi aukera daude:

1. Guraso elkarteko BAZKIDE BAZARETE, aurten ALE BAT DOHAINIK jasoko duzue familia bakoitzeko (seme-alaba nagusiari emango zaio). Soilik beste bigarren ale bat, edo gehiago, nahi izanez gero, egin 3€ko diru sarrera nahi duzuen ale bakoitzagatik.

2. Guraso elkarteko BAZKIDE EZ BAZARETE, egin 7€ko diru sarrera ale bakoitzagatik.
MARTXOAREN 23a baino lehen

Informazio guztia ikusi hemen (pdf, 190KB)