OOG 2020 hauteskundeak
Bi urtean behin egiten den bezala, OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira. Hemen duzue ikasturte honetako araudia.
OOGak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen dira ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak. Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko.
Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.
Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-behinekoa | |
Gurasoen hautagaien papeleta deskargatu. | |
HAUTESKUNDEEN EMAITZAK | |
Hauteskunde-prozesuaren egutegi-proposamena
Hauteskunde-prozesurako osagarrizko jarraipideak
Informazioa gehiago nahi baduzu KLIK EGIN
Gogoratu beharreko datak:
Urriaren 27a: Guraso Elkarteak Ordezkaritza Organo Goreneko ordezkaria izendatu behar du.
Urriaren 27tik azaroaren 9ra: hautagaitzen aurkezpena.
Azaroak 25-27: hauteskundeak.
Abenduak 11-17: OOG berriaren eraketa.