NOLA GEHITU BESTE KORREO KONTU BAT GMAIL APLIKAZIOAN
Korreo kontu bat baino gehiago kudeatzeko forma oso erosoa da guztiak dispositibo bakar batetik egitea. Hori dela eta, azalduko dizuegu zelan gehitu beste Gmail kontu bat, dena zeuen telefonoan izateko. Ikusiko duzuenez, oso prozedura erreza da
IKUSI NOLA GEHITU BESTE KORREO KONTU BAT GMAIL APLIKAZIOAN
NOLA ERAMAN EDO DESKARGATU KORREO KORPORATIBOAN DITUZUN DATUAK
Egunen batean ez zara Ikasbidea Ikastolaren partaidea (ikaslea, familia edo irakaslea) izango, eta zure korreo korporatiboa itxiko dugu. Ez baduzu galdu nahi bertan duzun informazio guztia bi proposamen luzatuko dizugu:
1.- Deskargatu Gsuiten duzun informazioa Google Takeout tresna erabiliz.
2.- Eraman informazioa Googleko beste kontu batera.
FAMILIEN HELBIDE ELEKTRONIKO KORPORATIBOAK
Martxan jarri ditugu familien helbide elektroniko korporatiboak (ikasbidea.net domeinua, g-mail kontua) komunikazio bide berriak irekitzearren, jasangarritasuna, bizikidetza eta IKT planetan oinarrituta.
Helbide elektroniko hori aktibatzeko jarraitu behar dituzuen urratsak honako hauek dira:
1- G-mailen sartu.
2- Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza.
f.ikaslearenlehenengoabizenabigarrenabizena@ikasbidea.net
Adibidez: f.garciadecortazaralbeniz@ikasbidea.net
Abizenak tilderik gabe idatzi. “ñ”-ak “n” bihurtu.
Eskatu baldin baduzue informazio bikoiztua jasotzea ikastetxetik, bi helbide elektroniko izango dituzue:
f.ikaslearenlehenengoabizenabigarrenabizena GURASOETAKO BATEN IZENA@ikasbidea.net
f.ikaslearenlehenengoabizenabigarrenabizena BESTEAREN IZENA@ikasbidea.net
Adibidez: f.garciadecortazaralbenizsandra@ikasbidea.net
Arazorik edota zalantzarik izanez gero, harremanetan jarri gurekin ondorengo helbide elektronikoan:
posta@ikasbidea.net