ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Euskararen erabilera ikastolan eta etxean

Euskararen erabilera ikastolan eta etxean

Hizkuntzak ikastolan

Ikastola gara, eskolako komunikazio hizkuntza nagusia euskara da eta ikasketak nagusiki hizkuntza horretan egiten dituzte zuen seme-alabek.

D eredukoak gara, eta horrek esan nahi du gure ikasleek euskara eta gaztelania ondo ikastea nahi dugula eta ingelesean ere maila egoki bat lortzea nahi dugula. Euskara eta gaztelaniaren kasuan adibidez, bertako bi hizkuntza ofizialak direnak, D ereduan ikasten dutenek izaten dutela maila egokiena euskaraz eta gaztelaniaz ere beste eredutakoen pare ibiltzen dira. Gasteiz eta inguruko ikasleentzat eredurik egokiena dela argi daukagu.

Baina hizkuntzak ez dira eskolan soilik ikasten, eskolatik kanpo ere ikasten dira, bereziki erabileraren bidez. Hizkuntza erabiliena gaztelania den inguru batean bizi gara eta garrantzitsua da zuen seme-alabek institututik kanpo euskara ere erabiltzea.
Euskararen erabilera

Institutuko ikasketak nagusiki euskaraz egingo dituzte zuen seme-alabek. Baina hori ez da baldintza izango ikasketak ondo eramatera begira, oinarri garrantzitsuenak beste batzuk dira: ikasteko ohiturak izatea edota ikasteko motibazioak egokiak izatea.

Euskarari dagokionez, euskara erabiltzeak asko lagunduko die hizkuntza horretan erraztasuna izan dezaten: gauza bat da hizkuntza bat jakitea eta bestea hizkuntza horretan erraztasuna izatea. Gaztelaniaz erraztasuna izango dute, eta, institututik kanpo euskara erabiltzen dutenek hizkuntza horretan ere erraztasuna izango dute: erregistro ezberdinetarako hizkera, euskararaz eroso hitz egiteko gaitasuna, eta abar.

Zenbait aholku proposatzen dizkizuegu euskara institututik kanpo ere erabil dezaten laguntzera begira. Gurasoen jarrera oso garrantzitsua da eta ahalegin txikiekin asko lagunduko diezue.

Etxetik erabilera eskaintzeko aholku batzuk

Gurasoak: etxetik euskara eskaintzea, pixka bat bada ere, garrantzitsua da. Euskaldunak bazarete harremana euskaraz izatea gomendatzen dizuegu eta euskara pixka bat baldin badakizue, dakizuen hori erabiltzea egokia da. Hori bai, euskara jakin edo ez euskararekiko jarrera egokiak transmititzea garrantzitsua da. Ikus dezatela euskara ondo ikastea nahi duzuela eta euskarari ere balioa ematen diozuela.

Telebista eta irratia: telebista euskaraz ere ikustea edo irratia euskaraz ere entzutea lagungarriak dira hizkuntza garatzeko eta euskara eskolarekin soilik ez lotzeko. Noski, beraien gustuko programak izan beharko dute. Ba al dakigu zer eskaintzen duten euskaraz beraien gustukoa izan daitekeena? Eta irratian? Euskadi Gaztean zer eskaintzen duten badakigu?

Liburuak eta prentsa: Irakurtzeko ohitura baldin badute, euskarazko liburu erakargarriak eskaini, horrela euskaraz ere irakurriko dute. Euskarazko eskaintza zabala da eta aurkituko duzue liburutegi eta liburu dendetan.  Gaztezulo aldizkaria gazteen gustukoa da, ezagutzen duzue?

Musika eta ekitaldiak: Euskarazko musika ere oparitzea, euskarazko ekitaldietara animatzea (antzerkiak, musika…), euskara entzun eta erabil dezaten bide egokiak dira.

Jarduerak eta udalekuak: Eskola orduz kanpoko jarduerak euskara erabiltzeko gune egokiak dira. Ahal duzuen neurrian, seme-alabei euskarazko jarduerak eskaini, horrekin bakarrik asko lagunduko diezue euskara erabil dezaten.




EGA

EGA Euskararen Gaitasun Agiria