Nortzu gara?
Duranako Ikasbidea Ikastola gara, Araban dagoen ikastola publiko integral bakarra.
2 urtetik 18ra bitarteko maila guztietan hezkuntza-eskaintza luzatzen dugu eta erabateko prestakuntzaren bitartez, gure ikasleen garapen pertsonala, afektiboa, akademikoa, gizatiarra, zientifikoa eta kirol esparrukoa bultzatzea helburutzat hartu dugu.
Gure ahaleginak Euskalgintzan biltzen ditugu. Gure Hizkuntza eta Euskal Herriaren balio historiko eta kulturalak ezagutu, onartu eta bizirik mantentzeko beharra bultzatuz.
Etapa guztietan zehar beste hizkuntza batzuen ezaguera eta erabilerararen sustapena bermatzen dugu (Ingelesa lau urtetik hasita).
Gure ikastolan parte hartzeko giroa piztu nahi dugu, osatzen dugun hezkuntza-komunitatearen estamentu guztien inplikazio, konpromiso eta erantzuna errazten saiatuz: Hezkuntza guztion erantzukizuna baita.
Lan-talde profesional konprometitua dugu, etorkizunari begira, erronkei aurre egiteko prest dagoena; esperientzia, motibazio eta etengabeko prestakuntzaren bidez egunero ahalegintzen den talde pedagogikoa gara.
Kalitatezko erreferentea gara, horrela Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan egindako hezkuntza berriztapen proiekturik hoberena KALIPONTXI : DURANAKO LIBURUTEGI BIRTUALA izendatu zuten. Horrela gure Ikastolak Karmele Alzueta saria jaso du.
Kontaktua
Ikasbidea ikastola IPI
Iturribero Kalea, 3 Durana (Arrazua-Ubarrundia) 01520 ARABA
Tfno: 945 18 71 46
Korreo elektronikoa:
010012aa@hezkuntza.net
zuzendaritza@ikasbidea.net