MAILEGUAK ETA ARAUAK

  Ikasle batek, fiziozko liburuak badira, bi liburu baino gehiago ezin izango ditu hartu, eta mailegu epea hamabost egunetakoa izango du gehienez. Liburu informatiboak, izanez gero mailegu epea zazpi egunetakoa izango da. Mailegurako ezinbestekoa da liburutegiko karneta aurkeztea liburuzainari. Mailegu guztiak, berariaz prestatuta dagoen programa informatiko baten bidez kontrolatuko dira, hartzen den liburuaren kodebarra eta karnetarena jasoko duelarik.
  Apaletik liburu bat hartzen denean kontu handiz hartu eta berea albokoak txukun kokaturik utziko dira. Liburu baten aukera egiteko, liburutegian horretarako prestatuta dagoen liburu-katalogora edo liburuzaindariarengana jo daiteke, berarengandik gaien inguruan, autore eta azken  berrikuntzen (nobedadeen) berri jaso ahal izango delarik.

  Liburutegiaren sarreran dagoen iragarki-taulan eta web orrian azken nobedadeen berri izango du ikastolako edozein partaidek.

  Mailegatutako liburua itzultzen denean liburuzainari emango zaio zuzenean, honek  prestatuta dagoen ABIES programan apuntatu dezan.

  Irakurlea bera izango da hartzen duen liburuaren arduraduna eta apurtu edo galtzen badu, ordezko bat erosi beharko du.

*Liburutegiko erabileraren arautegia